
Herritarrek azaroaren 24a arte egin ahalko dituzte euren ekarpenak, eta epea bukatuta, bai udal ordezkariek eta bai teknikariek jasotako proposamen guztiak aztertuko dituzte

Ur putzuaren geruza 37,57 metro karratukoa izango da eta 20 hesola, 40 langa eta ate batekin hesiko dute eremua

Mikel Atxak motorrera igotzera gonbidatu gaitu, bere pasioa Zaratamoko basoetan zuzenean bizitzeko. Artobilleraino joan gara, putzu eta aldapetan barrena

Saioa 13 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago eta 10:00etatik 14:00ak arte eskainiko dute azaroaren 25ean, Elexaldeko Kultur Etxean

[2022ko urriaren 6an paperezko edizioan publikatutako elkarrizketa – Geuria 089] Bostak eta Laurenak taldeak izen bereko abestian garbi azaltzen du zer diren: “Bost lagun alkar hartuta,...

Azaroaren 15ean izango da lehenengo saioa Arkotxako txokoan, eta hilaren 24an, bigarrena, Elexaldeko Kultur Etxean

Zaratamoko Udaletik herritar guztiak deitu dituzte jarraian antolatu dituzten ekintzetara mozorroa jantzita joateko

Arkotxako Los Visitadores Motozaleen Elkarteak jai solidarioa antolatu du gaur auzoan, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) gaixotasuna ikertzearen alde. Edu Chaparro elkarteko lehendakariordeari otsailean diagnostikatu zioten gaitza...

Urriaren 21ean AEAren ikerketaren aldeko jai-solidarioa prestatu diete Los Visitadores Zaratamoko moto elkarteko lagunek Arkotxan

Arraza eta tamaina ezberdinetako txakurrak ikusi dira zelaian eta jarraipen probak, janaria baztertzeko ariketak, euste eta bilaketa ariketak burutu egin behar izan dituzte