
Kamioi baten eta furgonetan baten arteko istripua gertatu da Moiordin (Zaratamo) auzoaren parean, BI-635 errepidean, Arrigorriagara bidean. Istripuaren ondorioz pertsona bat zauritu da. Kamioiak gainean zeramatzan...

Zuzendaritzak, Guraso Elkarteak eta Udalak eskutitz bateratua helarazi diote Hezkuntza Sailburuordeari: gero eta umegutxiago dago eskolan eta ratioak Zaratamoko errealitatera egokitzea eskatzen dute, "kalitatezko heziketa" bermatzeko.

Herriko elkarteek irailaren 29ra arte dute diru-laguntzen eskaera egiteko aukera. Urteko ohiko jarduerak zein aldizkako ekimenak diruz laguntzeko balio du deialdiak.

Hiru komisio parte-hartzaile sortuko ditu Udalak: hirigintza eta etxebizitza; hezkuntza, hizkuntza eta kultura; enplegua, ekonomia, gazteak eta gizarte ekintza.

Goitik behera eraberritu dute azken urtean Elexaldeko frontoia eta harekin batera, Elexaldeko plaza.

Goizeko 10:30etatik dozenaka lagun izan dira Elexalden jaietako gastronomia txapelketan parte hartzen. Txosnetako musikak girotu du hitzordua eta sukaldatu ondoren, frontoian bazkaldu dute denek elkarrekin.

'Zaratamoko Kantuzaleak' taldeak hartu du jaietako pregoia irakurtzeko ardura. Bertsoa eskaini diete Elexaldeko plazan adi-adi zeuden zaratamoztarrei.

Abuztuaren 8tik 12ra ospatuko dira aurten Zaratamoko jaiak, ostegunetik astelehenera. Besteak beste, herri bazkaria, pilota partiduak, haurrentzako jolasak eta zuzeneko ikuskizunak antolatu dituzte bost egunez Elexalden.

Abuztuaren 10ean, larunbata, pilota partidu profesionala antolatu dute Elexaldeko frontoian. Mikel Urrutikoetxea pilotari zaratamarrak Salaverrirekin osatuko du bikotea, Ibai Zabala eta Arteaga II.aren aurka.

Abuztuaren 8tik 12ra ospatuko dira aurten Zaratamoko jaiak, eta egitarau ofizialaren faltan, hauek izango dira jaietako kontzertuak.