
Gure Herria plataformaren arabera, nabeko horma edo zabaietatik objektuak eror daitezke eta minbizia eragin ditzaketen material arriskutsuak daude bertan

Urtero lez, Azken Afariaren eta Gurutze-Bidearen aurkezpena San Bizente elizan eta auzoan zehar egingo dute

Urrutikoetxeak 2009ko ekainaren 13an egin zuen debuta profesionaletan, Arrigorriagako pilotalekuan. Ordutik, 16 urteko ibilbide oparoa izan du, eta hiru txapelketa handiak irabazi dituen pilotari bakanetako bat...

Aurten 32.700 euro bideratuko ditu Zaratamoko Udalak Arkotxako jaietarako: hasieran planteatutakoa baino % 9 gehiago

Aplikazioaren bidez, Zaratamoko txokoen, entsegu lokalen edo frontoiak bezalako eraikinak erreserbatu ahalko dituzte herritarrek udaleko webgunearen bidez

Berdintasun Batzordeko Olatz, Maitane eta Izaskun kideekin elkartu gara urtebeteko ibilera egin ostean hausnarketa egin eta aurtengo asmoen inguruan berba egiteko

Udal ordezkariek jai batzordearekin bilera bat egiteko proposamena luzatu diete datorren martxoaren 5ean, 19:00etan, Arkotxako Kultur Etxean

Jokin Manzano, Izai Mardaraz eta Ibon Ayestarekin elkartu gara Elexaldeko pilotalekuan frontenisa azken boladan herrian izaten ari den ohiartzunaren inguruan berba egiteko

Arkotxako Jaietako aurrekontua "izoztu" izana salatu dute Jai Batzordetik, Udalak jaietarako aurreikusi duen igoera %7koa den bitartean

Precoko otsailaren 6ko akordioaren arabera, 2023an kaleratutako sei langileetatik hiru onartu beharko ditu enpresak eta 2026ko otsailera arte ezingo du kaleratzerik gauzatu