
Eskuko gaitza dela eta, Unai Lasok jokatuko du bere ordez, Aretxabaletarekin batera.

Olentzerok ez du hutsik egin eta Zaratamora etorri da opariak eta poztasuna banatzera. Bi bisita egin ditu, Arkotxan eta Elexalden.

Bi partida irabazita sailkapeneko goiko postuetan daude Elezkano eta Rezusta. Urrutikoetxeak ez du hasiera ona izan, hirutiik hiru galdu ditu.

Bilboko Koral Elkarteko Jesus Guridi Orkestrak Gabonetako kontzertua eskainiko du abenduaren 14an Elexaldeko San Lorentzoko elizan.

Olaganeko eta frontoi ondoko parkeetan jarriko dituzte kirol-makinak, Zaratamoko Batzorde Soziosanitarioak proposatuta.

Zaratamok eta Galdakaok erdibana kudeatzen dute Santa Barbara auzoa. Udalak maiatzean jaso zuen dagokion auzo eremua ustiatzeko lagapena.

Azaroaren 19tik 24ra berdintasunaren aldeko astea antolatu dute Zaratamon. Besteak beste, Berdintasun Batzordearen aurkezpena, eskolako jolastokiaren azterketa genero ikuspuntutik eta Zine Foruma egingo dute.

Sarbidea plazatik izango du frontoiak eta 27 eserleku gehiago izango ditu. Lau hilabete barru izango da prest frontoi eraberritua. 180.000 euro bideratu dira lanetara.

Emakumeak motorren munduan jokatzen duen rola deskribatu digu zaratamarrak. Zalantzarik gabe, estereotipo eta aurreiritzi matxistak nagusi direla dio, baina esperantzarako argirik ere ikusten du.

Un lunático con gafas de sol liburua idatzi du zaratamarrak eta Bilbon eta Arrigorriagan jendaurrean aurkeztu du. Euren artean lotura duten 80 mikro-ipuin bildu ditu.