
Bizkaiko Foru Aldundiak pasabidearen obrak geldiarazi zituen baimen bat falta zelako. Euskal Trenbide Sareak dagoeneko berrekin die lanei.

Martxoaren 4an Arkotxako pilotalekuak Zaratamoko dantza taldeen ikuskizuna hartu zuen: dantza modernoa, zumba eta mambo emanaldiak izan ziren.

Martxoan zehar jokatuko dira Esku Pilotako Binakako Txapelketako finalerdiak. Larunbe galdakoztarra eta Elezkano zaratamarra daude fase honetan.

Aurreko urteetan bezala aurten ere ingurumenaren aldeko ekimenak izango dira Hego Uribe eskualdeko zenbait udalerrietan, Zuhaitz Eguna antolatuaz.

Arkotxa auzoan ospatzen dira Zaratamoko Inauteriak. Zehazki, bertako frontoian zaratamar gehienak elkartzen dira eta mozorroen desfilea egiten dute.

Hego Uribeko inauteriak otsailaren 24tik 25era bitartean ospatuko dira. Aurretik, otsailaren 19an, udalerri batzuek Kanporamartxoa ospatuko dute.

Arkotxako jaien programa prestatzeko helburuarekin, bihar, otsailaren 10ean, bilera antolatu du Arkotxako Jai Batzordeak Kultur Etxean.
Aurreko urteetan bezala, Zaratalabur film laburren emanaldia izango da otsailean. Era berean, Zineforuma ere antolatuko dute.

Udaletxe ondoko aparkalekuan obrak egin ditu Udalak 17.000 euroko inbertsioa eginez. Eta, bide batez, zaborraren edukiontziak lekuz aldatu dituzte.
Zaratamoko Enarria Elkarteak eta boluntarioek elikagai bilketa antolatu dute udalerrian abenduaren 20tik 22ra Elexaldeko Kultur Etxean.