Igandean jokatuko dute Bilboko Bizkaia frontoian Lau t’erdiko txapelketako finala Mikel Urrutikoetxea zaratamoztarrak eta Juan Martinez de Irujo iberotarrak. Urrutikoetxearen lehendabiziko finala izango da lau t’erdikoan.
2015ean, buruz buruko txapelketa nagusia irabazi du Zaratamokoak, Olaizola II.aren aurka. Txapelketa hartan, Oinatz Bengoetxearen ordez sartu zen Urrutikoetxea finalean, Bengoetxea lesionatu ondoren. Oraingoan leitzarra menderatuta sartu da finalean Urrutikoetxea.
