→Zaratamo

Urrutikoetxeak garaipen gogoangarria lortu du San Fermineko 4 t’erdiko txapelketan

Urrutikoetxea San Fermin Torneoa Irabazi Zaratamo

Mikel Urrutikoetxea zaratamoztarrak mugarik ez duela ematen du. San Ferminetako 4 t’erdikoan beste garaipen gogoangarri bat lortu berri du.

Mikel Urrutikoetxea zaratamoztarrak mugarik ez duela ematen du. San Ferminetako 4 t’erdikoan beste garaipen gogoangarri bat lortu berri du. Oraingoan, Joseba Ezkurdiari irabazi dio txapelketaren finala eta nola irabazi gainera. 9-18 aurreratu da Ezkurdia eta garaipena eskuan zuela, Urrutikoetxeak buelta eman eta 22-21 izan da azken emaitza.

Joan den maiatzaren 29an Eskuz Banakako Txapelketaren finala jokatu eta galdu zuen Iker Irribarriaren kontra. Jarraian jokatutako laugarren finala izan zen hura. Aurretik, hiru txapel erreskadan lortu zituen Zaratamoko pilotariak eta lehen bizkaitarra izan da denboraldi bereko hiru txapel nagusia lortzen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak