Herriko araudia irisgarritasun eta genero ikuspegietara egokitzeko, Zaratamoko Udalak Eraikuntzako eta hirigintzako ordenantza berrituko du. Txostenaren erredakzioan biztanleen ekarpenak jaso eta zalantzak argitzeko, tailer motako bi dinamika jarri dituzte martxan: bata, azaroaren 8an, Elexalden, eta bestea, 9an, Arkotxan. Baina azken hau atzeratu egin dute, eta ostiralean (azaroak 18) antolatuko dute, auzoko elizan, 11:30ean.
