Sareak

☉ Zaratamo

Programa / Arkotxako jaiak / 2023

Ekainaren 2tik 4ra bitartean ospatuko dituzte jaiak aurten. Talo Txiki dastaketa, Beranduegi erromeria, tortilla eta paella lehiaketak eta beste hamaika ekintza gehiago egongo dira

|

Arkotxako jaiak 2022an // Geuria

Ekainaren 2tik 4ra bitartean ospatuko dituzte aurten Arkotxako jaiak. Urtero bezala, elektrotxarangaren soinuek girotuko dute Zaratamoko auzoa txupinazoa eta gero. 21:30ean, Aitor Aurrekoetxearen Talo Txiki dastaketaren ondoren, Los Primos taldearen kontzertu flamenkoa egingo dute, eta gauerdian, Beranduegi erromeria eta DJa egongo dira. Larunbatean, herriko Presagana txistu taldea hurbilduko da Arkotxara. Txistorrada eta paella lehiaketa ere egingo dituzte larunbatean, eta gauean, beste hiru kontzertu egongo dira. Azken egunean, tortilla lehiaketa, herri bazkaria eta bingo musikatua izango dira ekintzetako batzuk.

ARKOTXAKO JAIAK, 2023 / PROGRAMAZIOA

Ekainak 2, ostirala
18:30. Esku pilota partidak Upo Mendi taldearekin
18:45. Ama Birjinari kantua
19:00. Txupinazoa, pregoia eta buruhandiak
19:00. Dantza erakustaldia txosnetan
19:00. Elektrokela elektrotxaranga auzotik zehar
20:00. Talo Txiki (Aitor Aurrekoetxea)
21:30. Los Primos, kontzertu flamenkoa
00:00. Beranduegi erromeria
02:00. DJ Azkenak itxi dezala

Ekainak 3, larunbata
12:00. Presagana txistu taldea eta txistorrada Txoko tabernan
12:15. Buruhandiak
12:30. Xaiborren disko festa. La fuente
14:30. Paella lehiaketa Txoko tabernan
16:30. Umeentzako scape room-a (7-11 urte). Arkotxako frontoian
17:30. Gazteentzako scape room-a (12-17 urte). Arkotxako frontoian
20:00. La Pérgola txitxarriloa eta adinekoentzako luntxa
23:00. Kontzertuak
Awakate Band
Akerbeltz
DJ Txurru

Ekainak 4, igandea
11:30. Legión 501, ADELAren desfile solidarioa
11:30. Tailerrak, umeentzako jolasak eta lehiaketak (Gaztek-Abi elkartearen eskutik)
14:00. Tortilla lehiaketa eta sukalkia, fanfarriak lagunduta
15:00. Herri bazkaria eta bingo musikatua
17:00. Buruhandiak
18:00. Herri kirolak
20:00. Sari banaketa eta jaien amaiera

☉ Zaratamo

Bigarren aukera, animalia askoren ezinezko ametsa

Hego Uribe eskualdean, iazko azaroan GEURIAn iragarri bezala, 11.968 txakur daude erroldatuta, baina ezer gutxi esaten da zerrenda horietan agertzen ez diren txakurrez

|

Txakurrei bigarren aukera eman diete "La casa del Perro"-n

Martin Zaratamon topatutako tamaina ertaineko txakurra da. “Jatorra eta maitakorra” bezala definitu dute udaletxeko langileek. “Ez dakigu zer dela eta inork ez du txakurra momentura arte adoptatu”. Martin 2020an agertu zen Zaratamon, pandemia garaian. Urte hartan, Udalak Zaunk txakurtegiarekin egiten zuen lan eta bertara eraman zuten. Gaur egun, txakurtegia itxi zutenetik La Casa del Perrok kudeatzen du.

Egun hartatik hainbat txakur igaro dira txakurtegitik eta Martin ez da leku horretatik irten, eta egia esateko, zail du bigarren aukera bat erdiesteko: zazpi urte ditu, ertaina da eta 23 kilo pisatzen ditu. Txakur bat adoptatuko duten pertsona askorentzat ez dira ezaugarri positiboak: jendeak txakur gazteak eta txikiak nahi ditu orokorrean. Espektro horretatik aldentzen diren hautagaiek aukera oso gutxi dituzte aukeratuak izateko. Errealitate tristea da, txakurrari geratzen zaion bizitza ziurrenik zentro horretan emango duelako.

Hego Uribe eskualdean, iazko azaroan GEURIAn iragarri bezala, 11.968 txakur daude erroldatuta, baina ezer gutxi esaten da zerrenda horietan agertzen ez diren txakurrez. Are gehiago, gero eta normalizatuago eta barneratuago daukagu Martin bezalako animalia askok pairatzen dituzten tratu txarrak eta abandonuak. Sare sozialek ia egunero kalean, inolako identifikaziorik gabe topatutako txakurren berri ematen dute eta erabiltzaileok gero eta erraztasun handiagoa dugu, hoztasunez, beste alde batera begiratzeko.

“Txakurarren adina eta tamaina faktore erabakigarriak dira adopzio prozesua martxan jartzean”

Hego Uriben, kopurua oso handia ez bada ere, animalien abandonu kasuak egon badaude, eta horretarako animalien harrera zentroetako zenbakietara begiratzea besterik ez dago. Udalerriek txakurtegi baten zerbitzuak kontratatu ohi ditu galdutako edo abandonatutako animaliak jaso eta kudeatzeko. Hego Uribeko eskualdean Quincocan, La Casa del Perro eta Kantarriketas enpresen zerbitzuak kontratatu dituzte: Arrigorriagak, Etxebarrik eta Ugaok Quincocan, Basaurik, Zaratamok eta Galdakaok La Casa del Perro eta Zeberiok Kantarriketas. Gaur egun Quincocanek eskualdean topatutako zazpi txakur ditu, bost Etxebarrin eta bi Arrigorriagan. Egun hauetan ez dago Ugaon aurkitutako txakurrik. La Casa del Perrok 100 animalia baino gehiago ditu Sopelako txakurtegian eta horietako 29 Basaurin aurkitutakoak dira, 15 Galdakaon eta bat Zaratamon (Martin). Eskatu bazitzaien ere, Kantarriketasekoek ez diote bere txakurtegiko kopururik eman GEURIA komunikabideari.

Protokoloa, gertutik

Edozein herritarrek topa dezake galdutako edo abandonatutako animalia bat udalerrian. Kasu horretan, Zaratamo bezalako Udalek gomendio garrantzitsu bat luzatu diete herritarrei: animalia topatu bezain pronto udaltzainei deitu animalia jaso eta jabea lokalizatzeko prozesua ahalik eta lasterren abiarazteko.

“Galdutako animalia bat topatzean egin beharreko lehen gauza udaltzainei abisatzea da, jabea topatzeko”

Udaltzainek txakurra jaso bezain pronto animaliaren identifikazio lanak martxan ipintzen dituzte eta irakurle baten bidez txakurrak txipa duen ikusten dute. Txipa izatekotan, bertan jabearen informazioa ageriko da eta pertsona horrekin harremanetan jarriko dira udal langileak eta bestela udalerriari dagokion txakurtegiarekin. “Momentu horretan jabeak 15 egun izango ditu txakurra txakurtegitik jasotzeko”, azaldu du Marta del Moral La Casa del Perroko langileak. Epe hori igarota eta jabea agertu barik jarraitzen badu, txakurtegia Udalarekin harremanetan jarriko da eta 10 eguneko epea izango dute udal langileek jabea lokalizatzeko. “Bigarren epe hori igarota jabearen seinalerik ez badago txakurrari txipa kenduko zaio eta Udalaren izenean dagoen txip berria jarriko diote”, gehitu du La Casa del Perroko langileak. “Baina horrek ez du esan nahi txakurra berreskuratzeko aukerak amaitu zaizkiola. Txakurrak, Udaleko txipa ipinita izanik ere, jabeak eskatutako dokumentazioa aurkezten badu txakurra berreskuratuko luke, baina adopzio prozesu baten bidez”. Kasu hori idealena litzateke txakurrarentzat, ziurrenik galduta egon zitekeelako eta etxera itzultzeko aukera izango lukeelako, gehienetan. 

Animaliak txipik ez badu bilaketa lanak zailduko lirateke langileentzat eta hipotesi gehiago sartuko lirateke jokoan: tratu txarrak, abandonua… Talde honen barruan dago Martin, inork egunen batean bere etxean hartu eta bere bizitzari bigarren aukera emango dion itxaropena galdu barik.

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Urrutikoetxea eta Elezkano II pilotari zaratamarrek Bizkaia Torneoan hartuko dute parte

Danel Elezkano zaratamarra Gorbeia taldean arituko da lau t’erdiko espezialitatean. Urrutikoetxea, ostera, Kolitzan lehiatuko da Albisurekin batera eskuz binakakoan

|

Gaur goizean ekainaren 1ean Urdulizen hasiko den Bizkaia Torneoaren 11. edizioaren aurkezpen ofiziala egin dute Bilbon. Bertan Leixuri Arrizabalaga Euskara eta Kultura diputatua, Aspe eta Baiko Pilota enpresetako ordezkariekin bildu da. Guztira 24 pilotarik hartuko dute parte aurtengo edizioan eta horien artean Mikel Urrutikoetxea eta Danel Elezkano zaratamarrak daude.

Bizkaia Torneoa taldeka eta hiru espezialitateak jokatzen dituen esku pilota lehiaketa bakarra da. Talde bakoitzak Bizkaiko mendi baten izena dauka: Ganekogorta, Oiz, Gorbeia, Sollube, Anboto eta Kolitza. Talde bakoitzean lau pilotari ageri dira: bi binakako modalitatean, bat lau t’erdian eta beste bat banakakoan.

Danel Elezkano zaratamarra Gorbeia taldean arituko da lau t’erdiko espezialitatean. Bere taldean Elordi eta Zabaleta binakakoan izango dira eta Salaberria banakakoan. “Pozik nago Gorbeia taldean jokatzea tokatu izanagatik”, aitortu dio Elezkanok GEURIAri bere taldekideen berri izan duenean.

Danel Elezkano // Geuria

Mikel Urrutikoetxea Kolitza taldean egongo da Albisurekin batera eskuz binakako modalitatean. Jaka lau t’erdian neurtuko da eta Zubizarreta III.a banakakoan.

Mikel Urrutikoetxea // Geuria

Lehiaketa sistema

Final-laurdenetako, finalerdietako eta finaleko kanporaketa sistemaren arabera jokatuko dute pilotariek eta kanporaketa bakoitzean gutxienez bi garaipen lortu dituen taldea sailkatuko da. Antolakuntzatik azaldu dute partidak 22 tantora jokatuko dituztela eskuz binakako modalitatekoek eta 18ra banakako kanporaketetan.

Txapelketa Urdulizen, Zeanurin, Mallabian eta Bilbon jokatuko da eta kanporaketak ekainaren 14, 15 eta 16an jokatuko dituzte. Finala abuztuaren 20an antolatu dute Bilboko Bizkaia Frontoian. Sarrerak webgune honetan eskuratu daitezke.

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Itzulia Women 2024 lasterketa ez da Zaratamotik igaroko

|

Hasieran aurreikusita bazegoen ere, eta Itzulia Womeneko euskarri guztietan hala jarrita dagoen arren, Basauri-Basauri etapa ez da Zaratamotik igaroko // Argazkia: Naikefotosport

Bihar, maiatzak 11, Itzulia Women lasterketak Basauri-Basauri etapa hartuko du. Irteera eta helmuga Social Antzokian izango dira, eta tartean Hego Uribe eskualdetik igaroko dira txirrindulariak: San Migel, Arrigorriaga, Ugao, Zeberio, Usansolo eta Galdakao zeharkatuko dituzte.

Itzuliako webgunean eta sareetan oraindik horrela agertzen den arren, txirrindulariak ez dira Zaratamotik igaroko. Horren berri eman zuen asteartean prentsaurrekoan Alaitz Biritxinaga Itzulia Womeneko zuzendariak: “Errepidea obretan dago eta beraz ezingo dira txirrindulariak Zaratamora igo”.

Aldaketa hori barne hartuta, horrelakoa izango da etaparen amaiera: Lezama atzean utzita, 12:40an Erletxera iritsiko dira eta N-634 errepidetik Galdakaotik pasako dira (12:47); errepidea jarraituta Boluetara helduko dira (12:57), eta handik Basaurira sartuko dira Kareaga auzotik; Basauriko udaletxe aurretik igaro ostean (13:01), San Migelerantz eta Arrigorriagarantz egingo dute (13:12), eta Arrigorriagatik kiroldegi ondoko irteeratik aterako dira eta Bi-625 errepidea hartuko dute Basauriko kartzelaraino; bertan Agirre Lehendakaria kalea hartuko dute, eta Nagusia kalean gora, helmugara iritsiko dira, Social Antzokira (12:21).

Itzulia Women 2024 / Basauri-Basauri

Ibilbidea eta ordutegia
09:50 Sinadura kontrola Social Antzokiaren parean
10:28 Irteera neutralizatua Social Antzokitik: Lehendakari Agirre kalea, Arizko zubia, Artunduaga, San Migel
10:45 Irteera ofiziala. San Migel, Gernika kalea 19
11:04 Santuola auzoa
11:06 Zeberio. Ermitabarri auzoa
11:07 Mendate hasiera
11:11 Sarasola Gaina
11:15 Artea
11:21 Igorre
11:30 Lemoa
11:35 Usansolo
11:44 Larrabetzu
11:46 Goikolexea
11:46 Mendate hasiera
11:52 Aretxabalgane Gaina
11:56 Morga
12:05 Arrieta
12:10 Fruiz
12:16 Gamiz
12:19 Fika
12:19 Elexalde
12:20 Mendate hasiera
12:22 Urruztigaina
12:39 Lezama. Esprint berezia
12:40 Erletxe
12:47 Galdakao
12:48 Galdakao. Esprint berezia
12:57 Bolueta-Bilbo
13:01 Basauri, udaletxea
13:12 Arrigorriaga
13:21 Helmuga. Basauri, Social Antzokiaren parean

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Programa / Burbustuko jaiak 2024

Maiatzaren 9tik 11ra izango dira Burbustuko jaiak eta jarduera guztien artean Burbustock jaialdia izango da aurtengo berritasun aipagarriena

|

Koldo Etxebarria, Burbustuko haritzaren aurrean // Geuria

Zaratamoko Burbustu auzoko jaietako kartela iragarri dute Jai batzordeko kideek. Asteburu honetan, maiatzaren 9tik 11ra, jardueraz betetako jaiak biziko dituzte Burbustuko auzotarrek. Lehen jai egun bietan betiko jarduerez gozatuko dute zaratamarrek: meza, luntxa, lehiaketak…

Hirugarren eguneko gaua bereziki publiko gaztearentzat diseinatu dute Burbustuko Jai Batzordekoek, Arrigorriagako Soinuarri elkartearekin batera antolatutako Burbustock jaialdiarekin. Bertan, Sistematiko, Ealain, Katilu, Golden Boys, Perros kon Asma, Garaje Drama eta Ostrich Wedding eskualdeko taldeen

Abadea, Burbustuko ermitaren inguruko landak bedeinkatzen, 2023an // Geuria

Egitaraua | Burbustuko jaiak 2024

Maiatzak 9, osteguna

11:30 Txupinazoa, koheteak eta jaien hasiera
12:00 Meza
13:30 Luntxa eta agurra Burbustuko haritzari
20:00 Igel eta porra txapelketa

Maiatzak 10, ostirala

21:00 Sardinada, Bilbao Ahizpak eta Etxebarria Aita-Seme trikitilariekin lagunduta + Iñigo Riki

Maiatzak 11, larunbata

11:00 Puzgarriak
12:00 Lehiaketa gastronomikoak: patata tortilla + haragi paella Bilbao ahizpak trikitilariekin
18:00 Euskal dantzak: Etorki (Ugao) eta Edurre (Basauri)
21:00 Burbustock jaialdia: Sistematiko + Ealain + Katilu + Golden Boys + Perros kon Asma + Garaje Drama + Ostrich Wedding

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Burbustock jaialdiak eskualdeko taldeen kontzertuak ekarriko ditu Zaratamora

Sistematiko, Ealain, Katilu, Golden Boys, Perros Kon Asma, Garaje Drama eta Ostrich Wedding taldeek girotuko dute Burbustuko plaza hilaren 11n, 21:00etatik aurrera

|

The Golden Boys // Utzitakoa

Maiatzaren 11n Burbustock jaialdia antolatu du Soinuarri elkarteak Zaratamoko Udalaren babesarekin, Burbustu auzoko plazan. “Aurten bai! Eta ez gabiz Athleticen koparen inguruan hitzegiten”, azaldu dute antolatzaileek. “Aurten Burbustok festibala antolatzea erabaki eta lortu dugu Zaratamoko auzorik zoragarrienean (hau soilik gure iritzia da, baina baita zurea ere)”.

“Oraingoan sardinak txingarretan eta Txakur Asmatuez aparte, eskualdeko musikari onenak egongo dira jaialdian”. Edizio honetan Sistematiko, Ealain, Katilu, Golden Boys, Perros Kon Asma, Garaje Drama eta Ostrich Wedding taldeek girotuko dute hilaren 11ko gaua, 21:00etatik aurrera.

Osorik irakurri