→Zaratamo

Arkotxako Olagane parkeko pasabidea martxoaren erdialderako egongo da prest

Obrak 220.764,50 euroko aurrekontua izango du (BEZa barne), eta kontratua eta zuinketaren akta sinatu ondoren jarriko da martxan

ZARATAMOKO ZUBI ZURIA ETA OLAGANE AUZOA // GMAPS

Arkotxako Santa Barbara etxetaldean dagoen Olagane parkea trenbidearen gainetik igarotzen den zubiarekin lotuko dute. Zaratamoko Udalak urriaren 17an onartu zuen pasabide berria eraikitzeko kontrataziorako espedientea, eta obra lizitaziora atera ondoren, aurkeztu den enpresa bakarrari (Ekin eraiketak, S.L.) esleitu diote lana.

Obrak 220.764,50 euroko aurrekontua izango du (BEZa barne), eta kontratua eta zuinketaren akta sinatu ondoren jarriko da martxan. Horrela, atzerapenik egon ezean —Gabon garaia izanda eta material eskasia edo garraio arazo posibleak kontuan hartuta— aurreikusten da, behin hasita, eraikuntza 10 asteren buruan bukatuta egongo dela. Zaratamoztarrek, beraz, martxoaren erdialderako izango dute prest etxetaldea eta trenbideko zubia lotzeko pasabidea.

Metalezko zubia

Maiatzean aurreratu bezala, instalazioa metalezko zutabeen gainean ezarriko da. Goiko aldean korten altzairuzko zorua izango du eta alboetan, material bereko baranda, baina txapa tolestuarekin. Santa Barbaratik zubira, berriz, beheranzko malda txikia izango du egiturak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak