→Zaratamo

Azoka egingo dute Zaratamon, igandean, Euskaraldiari ongietorria egiteko

10:00etatik aurrera, Elexaldeko plazan hainbat janari eta edari postu egongo dira, taloak eta erakusketa eta bigarren eskuko arropa saltzeko postuak

San Isidroko azoka, Elexalden // Geuria

Euskaraldiari hasiera emateko, Zaratamon euskal produktuen azoka egingo dute igande honetan (azaroak 20). 10:00etatik aurrera, Elexaldeko plazan hainbat janari eta edari postu egongo dira, taloak eta erakusketa eta bigarren eskuko arropa saltzeko postuak. Antolatzaileek umeentzako egurrezko jolas tradizionalak eta pilota partidak egongo direla aurreratu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak