Biztanleria mugimenduak oso ohikoak dira demografia datuak aztertzerakoan. Udalerri batzuetan hazkundea ematen den bitartean, beste batzuetan kontrakoa ematen da. Arrazoi ugari daude zergatik horri erantzuna emateko: jaiotza-tasa handitu edo txikitu dela, heriotza-tasa hazi edo gutxitu dela, edota biztanleriaren mugimenduak eman direla (kanpora zein barnera begira). Zaratamoren kasuan, 2001etik 2021era % 57 jaitsi da biztanleria: duela 20 urte 1.701 ziren zaratamarrak, eta 2021ean, berriz, 1.644.
Datuak datu, 20 urtetik beherakoen kopurua % 9,61 jaitsi da azken hogei urteotan (2001ean 312; 2021ean 282), eta 21 eta 59 urte bitartekoak ere % 10,43 gutxiagotu dira (2001ean 997; 2021ean 893). Aitzitik, 60 urtetik gorakoak % 19,64 hazi da azken hogei urteotan.
