Asteburu honetan, maiatzak 26, 27 eta 28, Zaratamoko Burubustu jaiak ospatuko dituzte, eta aurtengo kartela jarduerez beteta dator: txupinazoa, Haritzaren agurra eta mezaz gainera, betiko lehiaketa gastronomikoek, euskal dantzek, kalejirek eta kontzertuek Zaratamoko auzoa hartuko dute.
Orduz ordu
Maiatzak 26, eguena
- 11:30 | Txupinazoa, suziriak eta txozna irekitzea
- 12:00 | Meza ermitan
- 12:30 | Luntx
- 12:30 | Kalejira Etxebarria aita-seme trikitixarekin
- 13:30 | Burbustuko Haritzari agurra
- 20:00 | Igel eta porra lehiaketa
Maiatzak 27, barikua
- 21:00 | Sardina-jana Bilbao Ahizpak trikitiarekin
Maiatzak 28, zapatua
- 11:00 | Puzgarriak
- 12:00 | Kalejira Etxebarria aita-seme trikitixarekin
- 12:00 | Lehiaketa gastronomikoak: patata tortilla eta haragi-paella
- 18:00 | Euskal Dantzak: Basauriko Edurre eta Ugaoko Etorki taldeak. Segidan, erromeria Bilbao Ahizpak taldearen eskutik
- 21:00 | Kontzertua: Perros con Asma
