→Zaratamo

Danel Elezkano zaratamarrak Aste Nagusiko pilota txapelketako finala jokatuko du bihar Zabaletarekin

Elezkano II.ak eta Zabaletak bihar jokatuko dute Bilboko Aste Nagusiko torneoko finala, Lasoren eta Mariezkurrena II.aren aurka. Zaratamarrak eta pilotari nafarrak osteguenan (abuztuak 24) lortu zuten azken partidarako pasea, Ezkurdia eta Martija 16-22 gain hartu ondoren.

Danel Elezkano pilotaria // Geuria

Elezkano II.ak eta Zabaletak bihar jokatuko dute Bilboko Aste Nagusiko torneoko finala. Zaratamoko pilotariak eta nafarrak Laso eta Mariezkurrena II izango dituzte aurrez aurre Bizkaia frontoian 18:30ean jokatuko duten lehian.

Finalistek osteguenan (abuztuak 24) lortu zuten azken partidarako pasea, Ezkurdia eta Martija 16-22 gain hartu ondoren. Lasok eta Mariezkurrena II.ak, berriz, 22-13 irabazi zieten Albisuri eta Bizkaia Txapelketako finala irabazi berri duen Urrutikoetxea zaratamarrari.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak