→Zaratamo

Elezkanok min hartutako Altuna ordezkatuko du gaur, Binakako Txapelketa Nagusiko lehen partidan

Altunak min hartuta jarraitzen du, baina abenduaren 6an jokatu den bigarren norgehiagokarako pilotak aukeratu ditu

Elezkano, Mikel Larunberen agur partidan // Geuria

Aspe enpresak duela bi aste iragarri zuen Elezkano II.a Binakako Nagusiko Txapelketatik kanpo utziko zuela. Halere, Altuna taldekidearen lesioa eta gero, gaur egingo den sailkapeneko lehen partidan bere lekuan jokatzeko aukera emango diote zaratamarrari.

Azaroaren 20an egindako Lau eta Erdiko finalean, Altuna III.ak eskuineko eskuan min hartuta bukatu zuen Ezkurdiaren aurkako partida. Eta probak egin dituen arren, amezketarrak erabaki du ezin duela txapelketako lehen norgehiagokan egon. Dena den, abenduaren 6an jokatuko den bigarren lehiarako (Etxeberria eta Rezustaren aurka) prest egon litekeela dirudi, pilotak aukeratzeko saioan egon baitzen asteartean.

Horrela, Elezkanok partida bakarrerako ordezkatuko luke taldekidea. Zaratamarrak Tolosarekin batera jokatuko du txapelketako lehen jokoa asteazken honetan, azaroaren 30ean. Elordi eta Zabaleta izango ditu aurkari 17:00etan Eibarko Astelehena frontoian egingo duten lehian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak