→Zaratamo

Zaratamok emakumeentzako autoestima tailerra prestatu du Emakumeen Nazioarteko Egunaren aferan

Udalak ‘Gure buruak eta gorputzak erdigunean ipiniz’ izeneko autoestima tailerra antolatu du datorren martxoaren 3an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren markoan

Zaratamoko eskolako umeak // Geuria

Udalak ‘Gure buruak eta gorputzak erdigunean ipiniz’ izeneko autoestima tailerra antolatu du datorren martxoaren 3an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren markoan. Saioa Elexaldeko kultur etxean egingo dute 18:00etan eta antolatzaileek gomendatu dute arropa erosoa eramatea. Ekitaldi horretaz gainera, Besopean Guraso elkartekoek berdintasunaren inguruko formazioa eskainiko diete eskolako umeei martxoan eta ekainean zehar.

‘Ni Stem Emakumea’ erakusketa

Ugaon, Zeberion eta Arrigorriagatik igaro ostean, otsailaren 21era arte ikusgai dago ‘Ni Stem Emakumea’ erakusketa Elexaldeko plazan. Zaratamoko Udalak antolatu du erakusketa Elhuyar, Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz eta bertan Eskualdeko 11 emakumeen lana ikusgai dago, panel formatuan. STEM hitza “Science Technology, Engineering eta Mathematics” arloen baturatik dator eta jardueraren antolatzaileen arabera “ezinbestekoa da emakumeok ere STEM jardueretan lan egitea”. Hilaren 22tik 28ra Arkotxako Iturriaren plazara eramango dute erakusketa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak