Auto batek istripua izan du Zaratamon, Bilborako errepidean (N625): ibilgailua bidetik irten da, baina ezbeharra ez da larria izan, eta ez du zauriturik utzi. Jaurlaritzako Trafiko sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 09:05ean jaso du abisua eta istripuaren lekura bertaratu da. Bilborako norazkoko erreia itxita dago oraindik, garabiak ibilgailua baztertu arte.
