→Zaratamo

Egitaraua | Goitibeherak, mozorro lehiaketa eta pilota partidak antolatu dituzte Zaratamoko jaietan

Zaratamoko San Lorentzo jaiak abuztuaren 9tik 14ra bitartean ospatuko dituzte. Bi urteko geldialdiaren ondoren, betiko herri kirolez eta esku pilota partidez gain, kuadrillen olinpiadak, mozorro lehiaketa, eta marmitako eta tortilla txapelketa antolatu dituzte.

San Lorentzo jaiak 2019an // Geuria

Zaratamoko San Lorentzo jaiak abuztuaren 9tik 14ra bitartean ospatuko dituzte. Bi urteko geldialdiaren ondoren, betiko herri kirolez eta esku pilota partidez gain, kuadrillen olinpiadak, mozorro lehiaketa, eta marmitako eta tortilla txapelketa antolatu dituzte herrian. Umeentzako puzgarriak, apar festa eta goitibeherak ere egongo dira, eta, nola ez, erromeriak eta kontzertuek girotuko dute jaia.

SAN LORENTZO JAIAK 2022 | PROGRAMA

Uztailak 9-14

Abuztuak 9, asteartea
18:30 Txupinazoa
19:00 Esku pilota: federatuak
21:30 Mozorro lehiaketa
21:30 Pintxo-potea txosnan
23:00 Txosna party

Abuztuak 10, asteazkena, San Lorentzo eguna
12:00 Meza Nagusia
12:30 Buruhandiak
12:30 Txistulariak
13:00 Trikitilariak
13:00 Herri kirolak
16:30 Porra Txapelketa
19:00 Dantzaldia: Aiko taldea
21:00 Elektrotxaranga

Abuztuak 11, osteguna
10:00 Puzgarriak, apar festa eta goitibeherak
12:00 Buruhandiak
12:00 Arimen meza
12:30 Nagusientzako luntxa txokoan
17:00 Frontenis finala
18:00 Antzerkia: Jule (Hortzmuga)
20:00 Sardina-jana (Zugasti jatetxea)
23:00 Txosna party

Abuztuak 12, ostirala
12:30 Buruhandiak
16:30 Poker txapelketa
20:00 Pintxo-potea txosnan
20:00 Kontzertua: Iñigo Riki
22:00 Kontzertua: Erein eta Ealain
00:00 Erromeria: Erruki, bingo musikala eta Txosna Party

Abuztuak 13, larunbata
10:30 Marmitako eta tortilla txapelketa
14:30 Sari-banaketa
15:00 Herri bazkaria
17:00 Mus eta briska txapelketa
19:00 Kudadrilen olinpiadak
22:00 Kontzertua: Puraposse eta KAOTIKO
1:00 Erromeria: Beranduegi

Abuztuak 14, igandea
12:00 Txistulariak
17:00 Esku pilota: eskolarrak eta kadeteak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak