Zaratamoko Udalak langabezian dauden bi pertsona kontratatu ditu udal brigadan lan egiteko. Deialdia Tokiko Enplegu Planaren barruan deitu dute, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez egin dituzte kontratazioak. Aukeratuak (puntuazio altuena lortu duten bi hautagaiak) sei hilabetez arituko dira lanaldi erdian, peoi moduan, mantenimenduko lanak egiten.
