→Zaratamo

Garraio publikoa erabili behar dutenentzako maskarak banatuko ditu Zaratamoko Udalak

Zaratamoko Udalak maskarak banatuko ditu garraio publikoa erabili behar duten herritarren artean. Maiatzaren 18tik aurrera banatuko dituzte. Maskara jaso nahi duenak eskaera egin behar du aguazil@zaratamo.eus helbide elektronikora idatzita.

Mezuan garraio publikoa noiz erabili behar duen esan behar du eskatzaileak, izen-abizenekin, helbidearekin eta harremanetarako telefono zenbaki batekin batera. Maskara eskatzeko epea maiatzaren 15ean bukatuko da.

Maiatzaren 4tik derrigorrezkoa da garraio publikoan maskara eramatea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak