→Zaratamo

Mikel Urrutikoetxeak bi urtez luzatu du kontratua Baiko Pilotarekin

Aurrelariak akordiora heltzea “erraza” izan dela onartu du: “Orain, entrenatzen jarraitu behar dut, hurrengo helburuak prestatzeko”

Mikel Urrutikoetxea, kontratuaren berritzean // Baiko Pilota

Mikel Urrutikoetxea pilotari zaratamarrak beste bi urtez luzatu du Baiko Pilota taldearekin zuen hitzarmena. 33 urteko aurrelariak akordiora heltzea “erraza” izan dela onartu du, eta pozik dagoela erdietsitako luzapenarekin: “Orain entrenatzen jarraitu behar dut, hurrengo helburuak prestatzeko”.

Pilotariak 2009an egin zuen debuta profesional mailan, eta Baikok hamahiru urte hauetan egin dituen lorpenak goraipatu ditu luzapena iragartzean. Urrutikoetxea izan da atzelari bezala jokatuz Binakakoa irabazi duen aurrelari bakarra eta hiru txapelketa nagusietan garaipena lortu duen zortzi pilotarietako bat.

Datorren txapelketa

Hain zuzen, aurtengo Lau eta Erdiko finalera heltzeko sailkapen partida igande honetan (azaroak 20) jokatuko du aurrelariak. Bilboko Bizkaia frontoian, 17:00etan, neurtuko da Mariezkurrena II.arekin batera Elezkano II.a zaratamarraren eta Zabaletaren aurka.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak