Sareak

☉ Zaratamo

Mikela Zarraga: “Arimen Gaua badugu Zaratamon. Halloween, niretzat, ez da ezer”

Mikela Zarraga, 82 urteko zaratamarra, herriko eskolan izan da gaztetako Gau Beltzako bizipenak gogora ekartzen. Minutu gutxian, kalabazen inguruko masterclass-a eman die Zaratamoko eskolako ikasleei.

|

[Geuria #079 alean argitaratutako erreportajea] Globalizazioak Ameriketatik ekarritako Halloween jaiak ez dauka lekurik Mikela Zarraga Ellakuriaren hiztegian (Zaratamo, 1939). Trikimailua edo tratua? Gozokiak? Umeak urriaren bukaeran goitik behera mozorrotuta? Zer da hori? Domu Santua baino lehenago, txikia zenean, herriko ume gehiagorekin Mikelak Zaratamoko ortuetatik lauzpabost kalabaza hartu, itxura beldurgarriz apaindu eta herriko bazterretan uzten zituzten, auzotarrak beldurtzeko. Garai hartan Zaratamoko ortuetan kalabaza piloa zegoela azaldu du Etxezuri baserriko andreak, “gaur ez bezala”. Urteak pasa dira eta 82 urte ditu Mikelak.

Gau Beltza dela eta, Zaratamoko eskolatik deitu diote, txikitako bizipen horiek eskolan bertan kontatu eta kalabazak antzina nola apaintzen zituzten eskolako ikasleei azaltzeko. Arimen Gauaz batera, garai hartako bizimodua birgogoratu zuen eskainitako masterclassean: duela 80 urteko bizitza, hezkuntza… “Zaratamon telefono bakarra zegoen eta herritarrak leku berera jo behar genuen telefono dei soil bat egiteko”. Haurrek harrituta entzun dituzte andrearen istorio guztiak: “Okela erostera Arkotxara joan ohi ginen, domekako bazkarirako. Bestela, gainontzeko guztia etxeko ortutik eskuratzen genuen: etxean ez geneukan urdaiazpikorik edo yogurtik, ezta pizzarik ere; porrusalda zen jaten genuena, baita taloak ere”. Hitzaldian zehar, ikasleen galderak erantzun ditu 82 urteko emakumeak

Zer dela eta deitu dizute Zaratamoko eskolatik Gau Beltzaren harira?
Elexaldeko emakume zaharrenetarikoa naizelako, agian, batek daki. Arimen Gauean kalabazak jartzen genituen herriko hainbat lekutan, batez ere sarreran eta eliza ondoan. Garai hartan ez zegoen gaur bezain beste farola, eta kalabazak hustu egiten genituen, barrualdean kandela bat ipiniz. Beldurgarria lotzen zen auzoa horrelaxe (barreak).

Eta nola ematen zenieten itxura kalabazei?
Ez dauka misterio handirik: ebaki batzuk ematen genizkien, batzuk aho aldean, hiruki formako zati batzuk utziz, hagin gisa. Begiak egiteko zulo bi egiten genizkien gorago, eta goiko aldean, txapela balitz, ebaki bat ematen genion. Horrela, esaten dizudan moduan, besterik gabe! Kalabazaren barruak hustu ostean kandela bat sartzen genien, eta emaitza benetan beldurgarria zen. Kalabaza horiek herriko bazterretan jartzen genituen, herritarrak beldurtzeko!

Ohitura al zen honako hau Zaratamon?
Bai! Garai hartan kalabaza piloa egon ohi zen Zaratamon.

Baina ez zaio Halloween izena jarri gaur egun arte. Halloween?
Horrela ez dugu sekula ezagutu. Guk Kalabazen Gaua, Gau Beltza edo Arimen Gaua esan diogu betidanik.

Zergatik egiten zenuten hau Hildakoen Eguna baino lehenago Zaratamon?
Egia esateko, ez dakit, espiritu txarrak aldentzeko gaua San Juan baita. Domu Santu aldera egiten den ohitura dugu kalabazena!

Familia kontua da ohitura hau?
Familia kontua baino, neska-mutikoen kontua. Herrian hainbeste kalabaza zeudenez denbora horietan, herriko umeek ortuetako kalabazak hartu eta apaindu ostean herriko bazterretan uzten genituen lauzpabost, beldurra emateko. Gaur egun farola ugari dago herrian, baina duela urte asko kale-argi bi baino ez zeuden, udaletxe aurrean. Guk herriko sarreran eta elizako arkupean jartzen genituen kalabazak, eta jendea benetan izutzen zen bertatik pasatzean. Umeen kontuak, badakizu.

Arimen Gaua ospatzen duzue Zaratamon kalabazekin, baina ez Halloween.
Niretzat Halloween ez da ezer. Garai berriak dira, zer egingo diogu? Niri ez zait batere gustatzen kanpotik ekarritako ospakizun hau, baina. Gaurko gazteak Domu Santua baino lehen mozorrotu egiten dira. Gu inauterietan mozorrotu izan gara bakarrik, eta aratusteetan gona luzeak jantzi ditut nik gaztetan (barreak).

Baserrian kalabazarik ba al duzu, Mikela?
Hainbat barazki dauzkat: porruak, azak eta azaloreak egun hauetan. Baina kalabazarik ez, etxe atzeko ortuan ez daukagu lekurik horrelakoak ipintzeko!

☉ Zaratamo

Zaratamoko herri basoetan ganadua sartzeko eskabideak egiteko epea zabaldu dute

Eskabide horiek, urtero lez, udal bulegoetan egin behar direla iragarri dute Zaratamoko Udaletik, 09:00etatik 14:00ak arte

|

Behiak // Geuria

Abeltzainek otsailaren 22ra arte dute Zaratamoko 13 eta 176 herri baso eta larretan ganadua sartzeko azienden aitorpena eta eskabidea egiteko. Eskabide horiek, urtero lez, udal bulegoetan egin behar direla iragarri dute Zaratamoko Udaletik, 09:00etatik 14:00ak arte.

Tramitea egin ahal izateko aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa dela gogorarazi dute 946 710 052 telefono zenbakira deituz edo administrazioa@zaratamo.eus helbide elektronikora deituz.

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Gizonek parekidetasunaren bidean egin beharreko pausuen inguruko hitzaldia eskainiko dute Zaratamon

Saioa Elexaldeko kultur etxean eskainiko dute 18:00etatik 20:00ak arte eta izena ematea beharrezkoa izango da

|

Bikote bat // Ryan Jacobson, Unsplash

Otsailean hitzordu bi prestatu ditu Zaratamoko Berdintasun Batordeak. Hilaren 16an ‘Gizonak parekidetasunaren bidean: korapiloak eta aukerak’ izeneko hitzaldia eskainiko du Hiruki Larroxak. Saioa Elexaldeko kultur etxean eskainiko dute 18:00etatik 20:00ak arte.

Interesdunek izena eman behar dute arkotxa@zaratamo.eus helbidera idatziz edo 944 566 060 telefono zenbakira deituz (08:30etik 14:00ak arte). Aipatutako helbide elektronikoan eta telefono zenbakian garraio eta haurtzaindegi zerbitzua eskatu daitezke ere.

Otsailaren 23an eta martxoaren 1ean, 18:00etatik 20:00ak arte, Lodifobiari aurre egiteko tailerra eskainiko diete emakumeei, Elexalde kultur etxean ere.

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Auto batek adingabe bat harrapatu du Arkotxako Olagane auzoan

Ertzaintzak gertakaria “susto” bezala definitu du eta neskak ez du garrantzizko kalterik jasan

|

Auto batek adingabeko neska bat harrapatu du Arkotxako elizaren inguruan, ibilgailua garajetik irteten ari zela. Istripua gertatu den lekura suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuko ibilgailuak gerturatu dira, abisua jaso bezain laster.

Ertzaintzak GEURIAri jakinarazi dionez, gertakaria “sustoa” baino ez da izan eta ez du neskak ez du garrantzi handiko zauririk. “Momentura arte jasotako informazioaren arabera, adingabea ez dute erietxera eraman behar izan”, azaldu dute Ertzaintzako ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Bideoa / Ignacio Olabarrieta zaratamarren Santa Agedako letrak herria hartu du berriro

Herritarrek goizean goiz heldu diote eztarriak berotzeari eta Arkotxa zein Elexaldeko 15 auzotan izan dira Olabarrietaren hitzekin ohiartzuna sortzen

|

Zaratamoko haurrak, Ignacio Olabarrieta bizi zen Kantari auzoan // Geuria

Gerra Zibila hasi eta gutxira preso hartu zuten Ignacio Olabarrieta Zaratamoko Kantariko auzotarra. Letrak eta ahotsen aldaketak entzutean ileak puntan ipintzen dizkio Santa Agedako betiko kanta entzuten ohituta dagoenari. “Oso desberdina dira Zaratamoko Santa Ageda kantako hitzak”, azaldu du Marilen Zarraga Ellakuria zaratamarak. “Letrari aldaketa batzuk egin zaizkio, eta gainontzeko abestiekin alderatuta bere sufrimendua azpimarratzen du Olabarrietarenak”.

Herritarrek goizean goiz heldu diote eztarriak berotzeari eta Arkotxa zein Elexaldeko 15 auzotan izan dira Olabarrietaren hitzekin ohiartzuna sortzen. Nerea Azkueta herriko abesbatzako gidaritzapean, Iragorri, Kantari, Landeta eta Madariaga auzoetan izan gara, auzotarren ikuskizuna miresten.

Gabon danori haundi eta txiki

Zahar eta gazte batera

Zuen baimenez hementxe gatoz

zuek atsegindutera

Lehenauko zaharren antzera

Gatoz gogoratutera

Agate Deuna biher dan legez

Bere alde abestutera

Kataniako etxe haundi baten

Lora eder bat jaio zan

Palermon egoan agintariak

Bere gurari nahi eban

Baina ez egoan larrosa hori

Gizon lohientzat egina

Zeruan egoan bere senarra

Bere Jaungoiko haundia

Zeru altura begiak altzau

Eskerrak eskatuteko

Agate Deunak zer pasau eban

Ondo gogoratuteko

Hori entzunik gorrotoagaz

Kentzen dotziez bularrak

Gorputz guztia odola dala

Ilun tokian sartuta

Orain bagoaz alde egitera

Gure herritar maiteok

Parkeske gatoz txarto egin badogu

Ta agur hurrengo artean

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Argazkiak / Egun osoko ibilbidea egin dute zaratamarrek Santa Ageda bezperan

Santa Agedako kantariekin egin dugu topo Iragorri, Kantari, Goikiri eta Madariaga auzoetan

|

Haurrak, Madariaga auzora bidean // Geuria

Urtero lez, zaratamarrek txapela eta arropak jantzi eta makilarekin Arkotxa eta Elexaldeko auzoetara joan dira kantuka, eguerditik gaualdera. Eurekaz egin dugu topo Iragorri, Kantari, Goikiri eta Madariaga auzoetan, auzotarren artean poza pizten zuten heinean.

Osorik irakurri