→Zaratamo

Bideoa | Irantzu Lekue artista Zaratamoko Gurutzalde auzoko murala margotzen hasi da

Irantzu Lekue (Gasteiz, 1987) artista eta aktibista kulturalak bospasei urte daramatza horma-irudiekin lanean. Uztailaren 4an, Zaratamoko Gurutzalde auzoan ekin zion bere azken proiektuari: berdintasunaren eta feminismoaren aldeko murala. Herritarrek prozesu parte-hartzailean bozkatu zuten Lekuek prestatutako lau diseinuren artean horman margotuko den irudia, sororitatea eta emakumeen askatasuna irudikatzen duna. “Bisualaren munduan bizi gara, eta uste dut kalean mezu batekin zerbait islatzeak asko transmititzen duela” -argitu du artistak- “mezu horiek, azkenean, barneratu egiten dira”.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak