Sareak

☉ Zaratamo

Pankartak margotuko dituzte Azaroaren 30eko greba feminista orokorrerako, Zaratamon

Azaroaren 15ean izango da lehenengo saioa Arkotxako txokoan, eta hilaren 24an, bigarrena, Elexaldeko Kultur Etxean

|

Emakume bat, M8ko manifestazioan, Galdakaon // Geuria

Datorren azaroaren 30ean greba feminista orokorra deitu du Hego Euskal Herriko mugimendu feministak, ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuen babesarekin. Horren haritik, Zaratamoko Berdintasun Batzordeak grebaren aldeko pankartak margotzeko deialdi bi egin ditu azaroan zehar: azaroaren 15ean izango da lehenengoa Arkotxako txokoan, eta hilaren 24an, bigarrena, Elexaldeko Kultur Etxean. Saioak 17:00etan hasiko dira eta bai helduak, bai umeak ongi etorriak izango direla iragarri dute batzordetik.

Egitaraua | Berdintasun Batzordearen Ekintzak, 2023ko azaroa

Bestalde, Berdintasun Batzordeak azaroko programazioa itxi egin du askotariko jarduera feministekin:

Azaroak 14, asteartea
19:00-20:00 Emakumeentzako autozaintza tailerra, Elexaldeko Kultur Etxea

Azaroak 17, ostirala
18:00-20:00 pertsona migratuen bateratzea eta atzerritartasunaren inguruko solasaldia, Arkotxako txokoa

Azaroak 22, asteazkena
18:00 Zinema feminista: Norma Rae (Martin Ritt, 1979), Arkotxako txokoa

Azaroak 24, ostirala
18:00 Zinema feminista: Gett, el divorcio de Viviane Amsalem (Shlomi Elkabetz, Ronit Elkabetz, 2014), Elexaldeko Kultur Etxea

Azaroak 25, larunbata
10:00-14:00 Autodefentsa feminista, 13 urtetik gorako emakumeentzat, Elexaldeko Kultur Etxea

☉ Zaratamo

Zaratamoko herri basoetan ganadua sartzeko eskabideak egiteko epea zabaldu dute

Eskabide horiek, urtero lez, udal bulegoetan egin behar direla iragarri dute Zaratamoko Udaletik, 09:00etatik 14:00ak arte

|

Behiak // Geuria

Abeltzainek otsailaren 22ra arte dute Zaratamoko 13 eta 176 herri baso eta larretan ganadua sartzeko azienden aitorpena eta eskabidea egiteko. Eskabide horiek, urtero lez, udal bulegoetan egin behar direla iragarri dute Zaratamoko Udaletik, 09:00etatik 14:00ak arte.

Tramitea egin ahal izateko aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa dela gogorarazi dute 946 710 052 telefono zenbakira deituz edo administrazioa@zaratamo.eus helbide elektronikora deituz.

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Gizonek parekidetasunaren bidean egin beharreko pausuen inguruko hitzaldia eskainiko dute Zaratamon

Saioa Elexaldeko kultur etxean eskainiko dute 18:00etatik 20:00ak arte eta izena ematea beharrezkoa izango da

|

Bikote bat // Ryan Jacobson, Unsplash

Otsailean hitzordu bi prestatu ditu Zaratamoko Berdintasun Batordeak. Hilaren 16an ‘Gizonak parekidetasunaren bidean: korapiloak eta aukerak’ izeneko hitzaldia eskainiko du Hiruki Larroxak. Saioa Elexaldeko kultur etxean eskainiko dute 18:00etatik 20:00ak arte.

Interesdunek izena eman behar dute arkotxa@zaratamo.eus helbidera idatziz edo 944 566 060 telefono zenbakira deituz (08:30etik 14:00ak arte). Aipatutako helbide elektronikoan eta telefono zenbakian garraio eta haurtzaindegi zerbitzua eskatu daitezke ere.

Otsailaren 23an eta martxoaren 1ean, 18:00etatik 20:00ak arte, Lodifobiari aurre egiteko tailerra eskainiko diete emakumeei, Elexalde kultur etxean ere.

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Auto batek adingabe bat harrapatu du Arkotxako Olagane auzoan

Ertzaintzak gertakaria “susto” bezala definitu du eta neskak ez du garrantzizko kalterik jasan

|

Auto batek adingabeko neska bat harrapatu du Arkotxako elizaren inguruan, ibilgailua garajetik irteten ari zela. Istripua gertatu den lekura suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuko ibilgailuak gerturatu dira, abisua jaso bezain laster.

Ertzaintzak GEURIAri jakinarazi dionez, gertakaria “sustoa” baino ez da izan eta ez du neskak ez du garrantzi handiko zauririk. “Momentura arte jasotako informazioaren arabera, adingabea ez dute erietxera eraman behar izan”, azaldu dute Ertzaintzako ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Bideoa / Ignacio Olabarrieta zaratamarren Santa Agedako letrak herria hartu du berriro

Herritarrek goizean goiz heldu diote eztarriak berotzeari eta Arkotxa zein Elexaldeko 15 auzotan izan dira Olabarrietaren hitzekin ohiartzuna sortzen

|

Zaratamoko haurrak, Ignacio Olabarrieta bizi zen Kantari auzoan // Geuria

Gerra Zibila hasi eta gutxira preso hartu zuten Ignacio Olabarrieta Zaratamoko Kantariko auzotarra. Letrak eta ahotsen aldaketak entzutean ileak puntan ipintzen dizkio Santa Agedako betiko kanta entzuten ohituta dagoenari. “Oso desberdina dira Zaratamoko Santa Ageda kantako hitzak”, azaldu du Marilen Zarraga Ellakuria zaratamarak. “Letrari aldaketa batzuk egin zaizkio, eta gainontzeko abestiekin alderatuta bere sufrimendua azpimarratzen du Olabarrietarenak”.

Herritarrek goizean goiz heldu diote eztarriak berotzeari eta Arkotxa zein Elexaldeko 15 auzotan izan dira Olabarrietaren hitzekin ohiartzuna sortzen. Nerea Azkueta herriko abesbatzako gidaritzapean, Iragorri, Kantari, Landeta eta Madariaga auzoetan izan gara, auzotarren ikuskizuna miresten.

Gabon danori haundi eta txiki

Zahar eta gazte batera

Zuen baimenez hementxe gatoz

zuek atsegindutera

Lehenauko zaharren antzera

Gatoz gogoratutera

Agate Deuna biher dan legez

Bere alde abestutera

Kataniako etxe haundi baten

Lora eder bat jaio zan

Palermon egoan agintariak

Bere gurari nahi eban

Baina ez egoan larrosa hori

Gizon lohientzat egina

Zeruan egoan bere senarra

Bere Jaungoiko haundia

Zeru altura begiak altzau

Eskerrak eskatuteko

Agate Deunak zer pasau eban

Ondo gogoratuteko

Hori entzunik gorrotoagaz

Kentzen dotziez bularrak

Gorputz guztia odola dala

Ilun tokian sartuta

Orain bagoaz alde egitera

Gure herritar maiteok

Parkeske gatoz txarto egin badogu

Ta agur hurrengo artean

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

Argazkiak / Egun osoko ibilbidea egin dute zaratamarrek Santa Ageda bezperan

Santa Agedako kantariekin egin dugu topo Iragorri, Kantari, Goikiri eta Madariaga auzoetan

|

Haurrak, Madariaga auzora bidean // Geuria

Urtero lez, zaratamarrek txapela eta arropak jantzi eta makilarekin Arkotxa eta Elexaldeko auzoetara joan dira kantuka, eguerditik gaualdera. Eurekaz egin dugu topo Iragorri, Kantari, Goikiri eta Madariaga auzoetan, auzotarren artean poza pizten zuten heinean.

Osorik irakurri