→Zaratamo

Elorz eta Iglesias pilotariek Bizkaiko kluben arteko banakakoa irabazi dute Zaratamoko Upo Mendirekin

Upo Mendi pilota taldea: “Zorionak mutilak, Harrotasun iturri zarete klubarentzat eta herriko jende guztiarentzat”

Oier Elorz eta Aner Iglesias txapeldunak // Upo Mendi

Urtarrilaren 7an (larunbata), Bizkaiko kluben arteko eskuz banakako txapelketa jokatu dute Matienan. Upo Mendi Zaratamoko taldeak bi pilotari izan ditu kadete eta gazte kategoriako finaletan, eta biek ala biek lortu dute garaipena. Oier Elorzek Kurene (Sopela) taldeko Unax Ramirez hartu du gain, kadeteetan. Gazteen mailan, berriz, Aner Iglesiasek Markina taldeko Egurrola garaituta lortu du domina. Upo Mendi taldeak sare sozialen bidez eman du berria, eta bi kirolariak eskertzeko tartea ere hartu du jakinarazpenarekin batera: “Zorionak mutilak, Harrotasun iturri zarete klubarentzat eta herriko jende guztiarentzat”, gogoratu dute pilota klubetik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak