Guztira sei pelikula proiektatuko dituzte 2015/2016 ikasturtean. Mikel Rueda, Borja Cobeaga, Kepa Sojo, Miguel Angel Jimenez, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zinemagileak izango dira hizlari. Itziar Ituño eta Ramon Barea aktoreak ere bertan izango dira.
Zaratamoko Udalak, agenda kulturalaren barruan, Zineforuma aurkeztu du aurtengo berritasun modura; zazpigarren artearen zaleentzako pentsatuta eta euren artean pelikulak ikusi, elkarbanatu eta berba egitea ahalbidetuko duena.
Udalaren asmoa pelikula klasikoak eta gaur egungoak tartekatzea da, “betiere jatorrizko bertsioan”, diote Udaletik. Guztira sei filmek osatuko dute 2015/2016 ikasturteko zineforuma eta horiekin batera, pelikularen zuzendariak, zine-kritikariak eta aktoreak izango dira aurkezpenetan.
Jon Ajuria alkateak dioenez, “lehenengo bi filmeen emanaldiak aurten izango dira. Urriaren 17an ‘Loreak’ proiektatu genuen eta azaroaren 28an ‘Centauros del desierto’. Gainerakoak 2016an emango ditugu, baina oraindik datak zehaztu gabe ditugu”.
ZINFORUM – PROGRAMA
LOREAK (2014)
Euskal Zinema: Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariak, Aitor Arregi ekoizlea eta Itziar Ituño aktorea izango dira emanaldian.
CENTAUROS DEL DESIERTO (1956)
Egungo zinemaren hasierak: Patxi Urkijo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) zinema irakaslea eta John Forden zineman aditua izango da.
A ESCONDIDAS (2014)
LGTB Zinema: Mikel Rueda zuzendaria, Asier Blanco ekoizlea eta aktoreren bat gerturatuko dira aurkezpenera.
EL NEGOCIADOR (2014)
Politika ez-zuzena den zinema: Borja Cobega zuzendariaren, Diego San Jose gidoigilearen eta Ramon Barea aktorearen parte hartzearekin.
BIENVENIDO MR. MARSHALL (1953)
Berlangaren komedia: EHUko Zinemaren Historiako irakasle den Kepa Sojo izango da bertan -Berlangaren zineman aditua-.
CHAIKA (2012)
Sarbide-zinema: Miguel Angel Jimenez zuzendariak eta ekoizleek (Kinoskopik) parte hartuko dute.
