→Zaratamo

Zaratamoko ibilbide topografikoa aurkeztuko dute gaur

Martxoaren 18an, ostiralez, Zaratamoko ibilbide topografikoaren aurkezpena egin dute Elexaldeko Kultur Etxean, 11:00etatik aurrera.

Zuztarretatik Ahora egitasmoaren bitartez sortu da Zuztarretatik Oinez eta bertan, “Nerbioi-Ibaizabal bailarako eraikin eta parajeen leku izenen erreferentziak modu gustagarri batean lantzen ditugu, ibilbide ezberdinak proposatuz”, diote euren webgunean (zuztarretatikahora. com): “Ibilbideotan iturri, solo, lantzar, troka, baso, baserri, etxe, eliza eta enparauen erreferentzia egiten da, berarekin bat doan historiarekin batera”.

Zaratamoko lehendabiziko ibilbidearen kasuan, Elexalde, Atxiturri, Semenimendi eta Goikiri auzoak ezagutzeko aukera emango dute, baita Lataurre, Bistalegre, Madariaga, Enarriaga iturria eta Zugasti eremuak ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak