Azken egunetako etengabeko euriteek lur-jausia eragin dute gaur Zeberio eta Artea arteko Bi-3524 errepideko 24. kilometrosn. Sarasola ganako lurra, sastraka eta zenbait zuhaitzekin, errepide gainera jausi dira, igarobidea guztiz estaliz. Trafikoa eten egin behar izan dute eta, alternatiba modura, ibilgailuak auzoko errepideetatik zehar bideratu behar izan dituzte.

Errepidea, guztiz estalia, beste aldetik // Zeberioko Udala
