→Zeberio

Saldarianera itzuli da Aitor Azkueta artzaina, udara Gorbeialdean igaro ostean

Eguraldi onarekin batera, Gorbeiako kurtzeko landara eramaten ditu ardiak Aitor Azkueta artzain zeberioarrak. Saldarian auzotik irten eta oinez joaten da 220 ardirekin eta Argi txakurrarekin.

Aitor Azkueta, Gorbeiara bidean / Utzitakoa

Eguraldi onarekin batera, Gorbeiako kurtzeko landara eramaten ditu ardiak Aitor Azkueta artzain zeberioarrak. Saldarian auzotik irten eta oinez joaten da 220 ardirekin eta Argi txakurrarekin. Bi eguneko ibilaldia izan ohi da eta gaua Gezalan igarotzen dute Gorbeiara iritsi aurretik. Bertan izaten ditu ardiak ekainean, uztailean, abuztuan eta irailaren hasierako asteetan, eta udazkenarekin batera etxera ekartzen ditu berriro.

29 urteko gaztea Zeberioko artzain bakarra da. Ardiez aparte, behiak ere baditu Azkuetak eta aditua da gaztaren lanketan. GPSari esker etxetik kontrolatzen ditu ardiak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak