→Zeberio

Andoni Cintado zeberioztarrak zilarra irabazi du Munduko Taekwondoko Txapelketan

Espainiako Taekwondo Txapelketa Nagusia lau aldiz irabazi ondoren, beste marka bat hautsi du Andoni Cintadok

Andoni Cintado Munduko Taekwondo Txapelketan // Federación Española de Taekwondo

Espainiako Taekwondo Txapelketa Nagusia lau aldiz irabazi ondoren, Andoni Cintadok beste marka bat hautsi du: zeberioztarrak bigarren postua lortu du aste honetan Guadalajaran (Mexiko) jokatutako Mundu Txapelketan. 23 urteko kirolaria 80 kilotik beherako kategorian lehiatu da, eta Park Woo-Hyeok hegokorearraren aurrean baino ez du galdu partida, bidean munduko txapeldun eta txapeldunordeak garaituz.

Lehenengo bueltan, Ferreira portugaldarra 2 eta 1 hartu du gain Cintadok, eta ondoren, munduko bigarren postua zuekan Saleh Elshirabaty jordaniarra, emaitza berarekin. Final laurdenetan, Apóstolos Telikostoglu greziarra 2 eta 0 garaitu du, eta finalaurrekoetan, munduko brontzea zeukan Seif Eissa egipziarra, 2 eta 1.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak