→Zeberio

Zeberiok Eskola Zaharreko Biomasa galdara berriaren instalazio-lanak bukatu ditu

22.684 euroko inbertsioa ekarri duen instalazio honek Udaletxea eta kultur etxea berotuko ditu energia berriztagarriaren bidez. 2016an Udalak herriko argiteriaren eraldaketa martxan jarri zuen, lurrin sodiotik LED sistemara salto eginez.

Karlos Idirin alkatea, galdara berriaren parean // Geuria

22.684 euroko inbertsioa eta lau hilabeteko lana ekarri duen instalazio honek Udaletxea eta kultur etxea berotuko ditu karbonorik gabeko energia berriztagarriaren bidez. 2016an Udalak herriko argiteriaren eraldaketa martxan jarri zuen, lurrin sodiotik LED sistemara salto eginez. Ondoren, bizikleta elektrikoak jarri zituen irisgarritasun jasangarrirako pausua emanez: “Orain depositorako pelleten hornikuntzaren bidezko biomasa galdara jarri dugu”, azaldu du Karlos Idirin alkateak.

Proiektu hau burutu ahal izateko Foru Aldundiko Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko 120.000 euroko laguntza eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) 7.185 euroko laguntza izan du Zeberioko Udalak lau hilabeteko iraupena izan duten lan hauek egin ahal izateko. Proiektu osorako 176.325 euro bideratu dira guztira aurrekontu eta diru-laguntzen artean. Idirinek azaldu du Udalak estimatutakoa baino 22.684 euro gutxiago bideratu dituela.

Lanak Eskola Zaharrean // Geuria

Galdara-aldaketa

Lan hauetan 200,8 Kwko gasoleoko galdara zahar biak kendu dituzte. Galdara zahar horiek%86,5eko errendimendua zuten. Horien ordez 150 Kwko potentziadun galdara bakarra jarri dute, %96,65eko errendimendukoa. “Bero sorgailuak konbinatuz gaitasun totala gutxitu egiten da eta era berean eraginkortasuna handitzen da”, azaldu du herriko alkateak.

Etorkizuneko erronkei begira, Idirinek azaldu du hurrengo helburuen artean eskolako instalazioen zein turismo ikerketen eraikina eraldatzea dagoela. Etorkizuneko helburu bi horiek erdietsiz herriko eraikin publiko guztiak energia berriztagarrikoak liratekeela azaldu du Karlosek: “Horrela, Iraunkortasunaren Euskal Legea beteto lirateke, euskal administrazio publikoak jasangarritasun energetikorako ekintzak politika publikoetan txertatzera behartzen dituena“.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak