→Zeberio

Martxan da bizikleta elektrikoen alokairua Ermitabarrin

Momentuz sei bizikleta daude eskuragai: mendiko lau eta paseorako bi. Ermitabarriko tabernan egin daiteke erreserba.

Ermitabarrin erabilgarri dauden bizikleta elektrikoak / Geuria

Momentuz sei bizikleta daude eskuragai: mendiko lau eta paseorako bi. Ermitabarriko tabernan egin daiteke erreserba.

Turismo eredu jasangarria sustatzeko helburuarekin, Udalak martxan jarri du Ermitabarrin bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzua eta herritarrak hasi dira dagoeneko hauek erabiltzen. Ermitabarri auzoan daude eskuragai, bizikletak kargatzeko balio duen egurrezko txabola batean. Bertako tabernan alokatu behar dira: 20 euro egun erdia eta 40 euro egun osoa. Momentuz sei bizikleta daude eskuragai, baina Udalaren asmoa da umeentzako lau bizikleta gehiago erostea. Umeen bizikletak baina, ez dira momentuz elektrikoak izango, BTT modalidate klasikokoak baizik. Horren arrazoia, “umeek jarduera fisikoaren garrantziaz kontzientzia hartzea” diote Udaletik. Zeberioko bizilagunei, bisitariei zein apartamentu turistikoetara etorritako familiei zuzenduta daude bizikletak.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak