→Zeberio

Kontratazio berriek eta lanek aurrera jarraituko dute Zeberion

BI-3524 errepidea berritzeko lanak / Zeberioko Udala

Osasun krisiaren eraginez, asko dira etenda geratu diren lizitazio, kontratazio eta berritze- edo konponketa-lanak. Batetik, honakoak dira aurreikusita edo martxan daudenak: BI-3524 errepidearen berritzea, ekainaren 19aren bueltan lanak bukatzea espero dute; Zubialdeko barandak berritzea; Solatxi auzoan argiteria berria jartzea. Bestetik, bi lizitazio publiko martxan jarri ditu herriak: Sestalbo-Moxondo errepidearen berritzea (89.000 euro inguru) eta auzoetako bideen sasitzak eta belarrak kentzeko bi urteko kontratua (33.000 euro inguru). Azkenik, Kultur Etxeko teilatuaren konponketa lanak egingo ditu Udalak, betiere ebazteke dagoen diru-laguntza bat jasotzen badu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak