Ekainean udako erreserba gehienak bertan behera geratu ziren herriko landa apartamentuetan. “Sustoa handia izan zan, baina erreserbak sartzen ari dira”, lasaitasun mezua zabaldu dute arduradunek. “Uztailerako eta uda guztirako tokia hartzen hasi da jendea, gainera bospasei eguneko erreserbak dira, ez dira laburrak. Ez da osasun krisiaren aurreko egoera bera, orduan ia % 100era heltzeko bidean ginen, baina urteari itxura txukun bat ematen ari gara. Iaz bezala, aurten ere espero dugu iraila hilabete ona izatea”.
