
Zeberiok bat egin du Euskaraldiarekin eta bere hamaikakoa aurkeztu du. Besteak beste, Josu Urrutia Athleticeko presidenteak eta Jose Manuel Etxebarria historialariak osatzen dute Zeberioko Euskaraldiaren hamaikakoa.

Errementarien lanari eta ohiturei buruzko museoa egin du Zeberioko Udalak. Harri-ikatza erabilita, baserriko tresnak egiten zituzten pertsonak ziren errementariak, lanabes hauek fabriketan egiten hasi ziren arte....

Ermitabarrin, San Antion egunez, ermita eraberritua aurkezteko meza egin dute. Dozeneka lagun bildu dira ospakizunean eta ondoren egin den hamaiketakoan.

Gure Indarra Zeberioko Jubilatuen Elkarteak Larrun mendia eta Hondarribia ezagutzeko irteera antolatu du ekainaren 21ean (osteguna). Interesdunek ekainaren 14an eman behar dute izena, Zeberioko udaletxean.

Marmitakoa, gisatua edo paella daude aukeren artean. Ekainaren 25a arte dute herritarrek botoa emateko aukera, Zeberioko Udalaren webgunean.

Atzo hasi eta bihar arte luzatuko dira Zeberion San Antonioko jaiak, Ermitabarrin. Goizean giro ederra izan da gaur, euri zaparradak tarteko. Ehun lagunetik gora batu dira...

Ermitabarri auzoko San Antonio ermita eraberritzeko obrak bukatu ditu maiatzean Zeberioko Udalak eta San Antonioko jaietan egingo dute honen aurkezpena.

Zazpigarren urtez antolatu dute Zeberio XTrem lasterketa eta bi modalitate izango ditu aurten ere: BTT eta Trail. Ekainaren 3an izango dira lasterketak.

Sokatira munduan zehar hedatuta dago. Horren erakusgarri argia da Xuzhou herrian, Txinan, martxoaren 8tik 11ra bitartean jokatutako Goma Gaineko Munduko Txapelketa. Alde batetik kluben arteko lehia...

Maiatzaren 12an, larunbatez, ospatuko da Zeberio Harana mendi martxa 18 urtetik gorakoentzako. 50 kilometroko ibilbidea du eta 3.300 metroko desnibela.