→Zeberio

2021eko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu dute Zeberion

Argazki lehiaketa antolatu dute Zeberion. Parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 31ra arte eta herritarrek erabakiko dute zeintzuek osatuko duten 2021eko egutegia.

Parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 31ra arte // Argazkia: Geuria

Argazki lehiaketa antolatu dute Zeberion. Lehiaketa honen helburua da 2021eko egutegia osatzea. “Herriko ingurunea eta ekintzak ardatz dabezan argazkiak helaraztea proposatzen deutsuegu”, diote Zeberioko Udaletik. Parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 31ra arte, eta partaideek udala.zeberio@bizkaia.org helbide elektronikora bidali behar dituzte argazkiak. Udaletik jarri duten baldintza bakarra da argazkiak horizontalean izatea, “eta ez modu panoramikoan”, diote.

Urte amaieran jasotako argazki guztiak argitaratuko ditu Udalak eta herritarrek erabakiko dute zeintzuek osatuko duten 2021eko egutegia.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak