→Zeberio

Zeberioko EH Bilduk 2022ko aurrekontu parte-hartzaileen emaitzak aurkeztu ditu

Abenduaren 10ean Zeberioko Udaleko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua amaitu zen: “Aurten inoiz baino parte-hartze handiagoa izan dogu aurrekontu parte-hartzaileetan”, azaldu du Karlos Idirin alkateak. “Parte-hartzeko moduak buzoien bidez eta interneten bidez izan da, eta partaidetza-datuak oso onak izan arren espero dugu urteek aurrera egin ahala kopuru horrek gora egitea”

Auzotar bi, Gesalan // Geuria

Abenduaren 10ean Zeberioko Udaleko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua amaitu zen: “Aurten inoiz baino parte-hartze handiagoa izan dogu aurrekontu parte-hartzaileetan”, azaldu du Karlos Idirin alkateak. “Parte-hartzeko moduak buzoien bidez eta interneten bidez izan da, eta partaidetza-datuak oso onak izan arren espero dugu urteek aurrera egin ahala kopuru horrek gora egitea”. Udalaren eta EH Bilduren prozesu parte-hartzailearen aurrean, “prozesu parte-hartzaile bik parte-hartzea zatitzen duela” gehitu du Natalia Martinez alkateordeak: “Hala ere, edozein prozesu parte-hartzaile ongi etorria da”.

Aurrekontu parte-hartzaileak demokrazia parte-hartzailearen tresna izanik, Zeberioko EH Bildu taldeak azaldu du “herritarrek ez dutela agente pasibo izan behar Zeberioko Udalari dagozkion erabakietan”. Horretarako, zeberioztarrek Udal aurrekontuaren zati bat nola erabiltzeko proposamenak helarazteko prozesua martxan jarri zuen urrian, prozesuaren etxez etxeko banaketa eginez. Joan den azaroaren 5ean, herritarrek egindako proposamenak jaso eta Zubialdeko plazan aurkeztu zituzten: “Azaroaren 5ean, batutako informazio guztiagaz ariketa praktikoa egiteko hainbat herritar bildu ginen”, azaldu du EH Bildu taldeak prentsa ohar baten bidez.

Udaletxe atzeko jolas parkea // Geuria

Hona hemen herritarrek bozkatutako emaitza aipagarrienak, sei arlo ezberdinetan sailkatuta:

  • Obrak, zerbitzuak eta landa-garapena

    • Zaborrontziak lotu: Arazo hau Uriondon ez ezik beste auzo askotan gertatzen da ere. Gaur egun sistema ugari daude. Zaborrontziak lotu eta bere kokagunetik mugitu ez daitezen. Txosten bat egin, tokiaren arabera sistema egokiena aukeratzeko eta aurrera eraman
    • Ubideak dakarren ura ondo bideratu Uriondo auzoan: Badago ubideen mantenurako diru partida bat, agian hau handitu beharra legoke mantenu-lanak sarriago egiteko eta, arazo barriak detektatu eta konpontzeko
    • Plazatik aparkalekurako pasabidea: Bere garaian obra hau aurrera eramateko oztopo nagusia URAk jarritako baldintzak ziren
  • Sustapen ekonomikoak

    • Km 0 produktuak eskolako jantokian eta ekoizleei aukerak eman eta tokiko produktuen kontsumoa bultzatzea; Eskola eta erresidentzietako jantokietan bertoko produktuen erabilpena bermatu;
  • Gizarte-garapenerako politikak

    • Berdintasun politikaz informatu: alor honetarako diru partida handia erabiltzen da: aurreko Planaren ebaluazioa, Plan berria prestatu… hori ez dago txarto baina informazioa herritarrei ez zaiela heltzen ikusten dugu
    • Desfibriladoreak: tabernatik atera, gehiago jarri eta herritarrei formazioa eman
    • Etxebizitzen falta: Ermitabarriko apartamentu turistikoak etxebizitza sozial bihurtu
  • Herrigintza, irisgarritasuna eta mugikortasuna

    • Bidegorriak eta auzo bideak: Zeberioko bidegorriaren lehen urratsa, plazatik Sautuolabarrira
    • Autobus zerbitzu eskasa Ugao eta Artearantz: Aplikazio bat sortu (BlaBla Car
      Zeberioztarra) Zeberion eta Zeberiotik inguruko herrietara mugikortasuna errazteko

Errepide nagusiko obrak, Udiarraga aldean // Geuria

  • Ingurumena eta trantsizio energetikoa

    • Basogintza: eredua aldatzea, basobideak eta auzobideak garbi mantentzea: Baso politika berriaren beharra nabarmentzea. Mono laborantzaren arriskuez ohartaraztea herrian. Diru partida informazio kanpaina bat irekitzeko: hitzaldiak, harremanak. Basobideak garbitzea eta ondo mantentzea. Auzobideak berreskuratzea. Jabeak arauak betetzera behartzea
  • Kultura eta euskara garatzea

    • Euskararen egoera aztertu eta erabilera sustatu: euskarari buruzko diagnosia egin eta horren arabera sustatzeko estrategiak sortu. Umeak euskarara ekarri eta belaunaldien arteko ekintzak antolatu

“Gure ustez prozesu parte-hartzaile bakarra egon da Zeberion”, azaldu du EH Bilduko Roberto Callejak. “Azken batean, Udalak postontzia jarri du herrian eta gu herritarrekin bildu gara behin baino gehiagotan. Guretzako, prozesu parte-hartzaile bat buzoia jartzeaz haratago doan ezer da”.

Abenduaren 9an EH Bildu eta Eajko alderdiko ordezkariak batu ziren. “Orain prozesu bien proposamenak baloratu behar ditugu”, azaldu du Natalia Martinezek. “Sakonean aztertu behar ditugu proposamenak eta prozesu bietan errepikatu diren puntuak edo kontraesankorrak diren horiek identifikatuko ditugu, besteak beste”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak