→Zeberio

Maru Soloresen ‘Aztarnak’ dokumentala proiektatuko dute Zeberion, M8aren aferan

Datorren martxoaren 6an Maru Soloresen ‘Aztarnak’ dokumentala proiektatuko dute euskara hutsean (gaztelaniazko azpitituluakaz) Zeberioko udaletxeko 2. solairuan, 18:30ean, berdintasun sailaren eskutik, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aferan

Zintako fotograma // Aztarnak

Datorren martxoaren 6an Maru Soloresen ‘Aztarnak‘ dokumentala proiektatuko dute euskara hutsean (gaztelaniazko azpitituluakaz) Zeberioko udaletxeko 2. solairuan, 18:30ean, berdintasun sailaren eskutik, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aferan.

Sinopsia
Gure bizitzako lehen urteek, gogoratzen ez ditugun horiek, arrasto sakona  uzten digute. Baina, aztarna hori betirakoa da? edo etengabe garatzen ari den ezer da? Bidaia subjektibo eta pertsonala da honako hau ahaztutako leku hartara; orain naizen amatik izan nintzen haurtxora arteko bidaia.
Zientziak, duela hamarkada batzuk, lehen urte horiek zaintzeak garapen baterako duen garrantzia azpimarratzen du. Baina nola eramaten da hau praktikara? Donostia inguruko familiak Hazi Hezi zentrora joaten dira.
Duela 30 urte, profesional talde batek haurdun dauden emakumeei eta gurasoei laguntzen die seme-alabak lehen urteetan hazten, gizarteari on  egingo dietelako ilusioz, haurtxoen beharrak eta garapena errespetatuko dituen hazkuntza baten alde borrokatuz. Honek sarritan talka egiten du bizi garen munduaren erritmoarekin eta eskakizunekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak