→Zeberio

Zeberioko Ermitabarri auzoa ezagutzeko bisita gidatua egingo dute iraila hasieran

Datorren irailaren 3an ‘Zeberioko Altxorrak’ izeneko bisita gidatuak antolatu dituzte Ermitabarri auzoan. Urtero antolatzen diren bisita hauek sekulako arrakasta izaten dute eta taldeak arin batean osatzen dira. Aurtengo lehen bisita gidatua joan den ekainaren 26an egin zuten

Olabarrietako Santo Tomas eliza, Ermitabarrin // Geuria

Datorren irailaren 3an ‘Zeberioko Altxorrak’ izeneko bisita gidatuak antolatu ditu Gorbeialdek Ermitabarri auzoan. Urtero antolatzen dituzten bisita hauek sekulako arrakasta izaten dute eta taldeak arin batean osatzen dira. Aurtengo lehen bisita gidatua joan den ekainaren 26an egin zuten.

Irailaren 3ko ibilbidea 11:30ean hasiko da Olabarrietako Santo Tomas elizatik eta urtero bezala, Juanjo Hidalgo arkeologo eta irakaslea izango da gidaria. Bertako errekarriz osatutako arkupean gertutik ezagutu ostean hiru orduko ibilaldiari hasiera emango diote Behe Erdi Arotik Aro Modernorako bidaiari, Ermitabarriko Santo Tomas Olabarrieta izan zen tresna politiko, sozial eta ekonomikoa ezagutuz.

Sarrerak eta pintxo-potea
16 urtetik gorakoen sarrerak 3 eurotan daude eta 6-12 urte bitarteko umeenak, 1,50 eurotan. 6 urtetik beherako haurrek ez dute sarrerarik ordaindu behar. Sarrera pintxo-pote batekin trukatu ahalko dute bisitariek Ermitabarriko Taberna Zaharrean.

Edukiera mugatuko saioa izango da eta jardueran izena emateko egin klik esteka honetan.

Urrian beste bisita gidatu bat eskainiko du Juanjo Hidalgok, oraingo honetan Ermitabarriko Errementari museoan.

Juanjo Hidalgok bisita gidatu berriak antolatu ditu Zeberioko Ermitabarri auzoa ezagutzeko

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak