→Zeberio

Disko festa, gaztaina jana eta musika egongo dira Zeberioko Euskararen Egunean

Austarri Kultur Elkarteak, Txubelasu Guraso Elkarteak eta Udalak hainbat ekintza antolatu dituzte Zeberion abenduaren 3rako

Euskararen Egun bat Hego Uribe eskualdean // Geuria, Artxiboa

Euskararen Eguna ospatzeko, abenduaren 3an (larunbata), goizeko eta arratsaldeko ekintzak prestatu dituzte Zeberion. Austarri Kultur Elkarteak eta Txubelasu Guraso Elkarteak antolatuta, 11:00etan hasiko dira ekintzak: parte hartzaileak plazan bilduko dira, eta ondoren, ibilaldia egingo dute Zubialdetik hasita, Elizondotik, Ermitabarritik eta Zubibarriatik. Gero, gaztaina jana eta musika egongo dira plazan.

Arratsaldean, berriz, Udalak antolatutako ekintzak egingo dituzte aterpean. 18:30etik 20:00etara, artzain-jokoa, puzzle tailerra eta hozkailuko imanen tailerra antolatu dituzte. 21:00etara arte, disko festa egongo da zeberioztarrentzako.

EUSKARAREN EGUNA ZEBERION, 2022 | PROGRAMAZIOA

Abenduak 3, larunbata

11:00. Ibilaldia (Zubialde-Elizondo-Ermitabarri-Zubibarria-Zubialde)
Gaztaina jana
Musika
Herriko plazan

18:30-20:00. Artzain-jokoa
Puzzle tailerra
Hozkailuko imanen tailerra
Aterpean

20:00-21:00. Disko festa
Aterpean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak