BiziBitxi Psikologia Sexologiako Verónika Huerto Pascual osasun psikologo eta sexologoak ‘Harreman sexualak eta tratu onak’ izeneko tailerra eskainiko die martxoaren 9an eta 10ean Zeberioko Zubialde eskolako 5. eta 6. mailako ikasleei, 11:30etatik 13:30ak arte. Saioa Zeberioko Udaleko Berdintasun Sailak antolatu du Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
