→Zeberio

Grafikoak | Zeberion azken urtean hiru haur jaio dira, urteetako daturik baxuena

Askotan publikatu da jaiotza-tasa txikitzen ari dela gizartean. Zeberion 1.000 biztanle inguru daude (2021ean 1.078) eta azken hogei urteotan 189 ume baino ez dira jaio —eta 309 heriotza zenbatu dira—. Datuetan sakonduta, iaz hiru ume soilik jaio ziren herrian, Zeberioko Haurreskolak onartzen duen gutxienekoa. Urteetako daturik baxuena da 2021ekoa; 2004tik ez da horren ume gutxi jaio herrian. Bataz beste, 9 ume jaiotzen dira Zeberion, eta azken bost urteetan bataz bestekoa 7,8koa izan da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak