→Zeberio

Eusebio Aldekoa zahar-etxeko ordezkariek irakurriko dute Zeberioko jaietako pregoia

Proposamenen artean izan dira Ermitabarriko Eusebio Aldekoa zahar egoitza, Txubelasu Guraso Elkartea eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma. Eusebio Aldekoa zahar-egoitzak jaso ditu boto gehien.

Udaletxeko balkoian irakurriko dute pregoia / Geuria

Abuztuaren 29tik irailaren 2ra ospatuko dituzte Sandoniak Zeberion, eguenetik astelehenera. Aurten lehenengo aldiz, Zeberioko herritarrek aukeratu dute Sandonietako txupineroa, galdeketa bidez.

Proposamenen artean izan dira Ermitabarriko Eusebio Aldekoa zahar egoitza, Txubelasu Guraso Elkartea eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma. Eusebio Aldekoa zahar-egoitzak jaso ditu boto gehien eta beraz, eurek irakurriko dute abuztuaren 29ko pregoia udaletxeko balkoitik.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak