→Zeberio

Bizkaiko kadeteen Eskuz Banakako Txapelketako finala jokatuko dute gaur Zeberion

Gaurkoan ekitaldi bi izango ditugu Zeberioko Zubialdeko frontoian: alde batetik Bizkaiko Binakako Trinkete Txapelketako lau partida jokatuko dituzte eta jarraian Eskuz Banakako Txapelketaren finalaren txanda izango da

Haurrak, Zeberioko Pelota Egunean // Geuria

Gaurkoan ekitaldi bi izango ditugu Zeberioko Zubialdeko frontoian: alde batetik Bizkaiko Binakako Trinkete Txapelketako lau partida jokatuko dituzte eta jarraian Kadeteen Eskuz Banakako Txapelketaren finalaren txanda izango da: Urte bete ere ez da igaro sortu ginenetik eta lehen finala eskuetan dugu gaurkoan, azaldu dute Mandoia Zeberio Pelota Kirol Klubeko antolatzaileek sare sozialetan.

Gaurko topaketak

18:00etan Bizkaiko Binakako Trinkete Txapelketako lau partida jokatuko dituzte Zubialden: Larruzko Paletako 2. mailan Lagun Artea Kurene A-ren aurka lehiatuko da; Bigarren partidan Eskuz Nagusiakeko 3.mailako Adiskide G Mandoiaren aurka; Hirugarren partidan Gomazko Paletaren 2. mailako Galipa C, Galipa Dren aurka; Laugarren topaketan Larruzko Paletaren 1. mailako Galipa Tornosoloren aurka neurtuko da.

Jarraian, Olaburu (Ortiz) Upo Mendiren (Gomez) aurkako Eskuz Banakako Txapelketako finalean lehiatuko da Zeberioko Zubialdeko frontoian bertan, 19:00etan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak