Datorren barikuan, 15:00etan Zubialde eskolako haurrak eskolatik irten eta Zeberioko udaletxe atzekaldeko aterpera joango dira karnabalak ospatzera eta pandemia hasi zenetik lehen aldiz irten ahal izan ahalko dira jai hauek ospatzera: “Aurtengo karnabaletako gaia Euskal Inauteriak izango dira eta kalean ospatuko ditugunez, deialdia familiei luzatu diegu”, azaldu du Nuria Korta eskolako zuzendariak. “Lau inauteri aukeratu doguz: haur hezkuntzakoek Zalduondoko Markitos landuko dituzte; lehen ziklokoek Mundakako Atorrak eta Lamiak; bigarren ziklokoek Lantzeko inauteriak; hirugarrenekoek Maskarada”.
Bideoa | Zeberioko Zubialde eskolak karnabal mitologikoak ospatu ditu aterpean
