→Zeberio

Korrontzi eta Jazz Kollective Quartet taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Zeberion

basauri agus barandiaran korrontzi 2017 elkarrizketa

Datorren larunbatean (urriak 1), Gorbeialdeko gastronomia, historia eta kultura ezagutarazteko ekitaldia egingo dute Zeberion.

Agus Barandiaran Korrontzi taldearekin // Utzitakoa

Datorren larunbatean (urriak 1), Gorbeialdeko gastronomia, historia eta kultura ezagutarazteko ekitaldia egingo dute Zeberion. Gorbeiako Altxorrak jaialdiak zuzeneko musika eta dantza ikuskizunak hurbilduko ditu herrira, Korrontzi eta Jazz Kollective Quartet taldeen eskutik.

Korrontzik herri kirolak, dantza eta folk musika uztartzen dituen Izan bagara ikuskizuna eskainiko du, 19:00etan. Agus Barandiaran trikitilariak (Basauriko Musika Eskolan irakasle ibilitakoa) sortutako taldeak mandolina, baxu elektrikoa eta kontrabaxua perkusioaren erritmoekin nahasten ditu. Jazz Kollective Quartet laukoteak, berriz, saxofoi eta biolin doinuak soinu modernoekin batuko ditu, eguerdiko emanaldian (13:00etatik hasita).

Kontzertuen aurretik, burdin hesiaren arrastoak ezagutzeko bisita gidatua eta produktu lokalen dastaketa egingo dituzte Zeberion. Ekintza horietan parte hartzeko, sarrerak aurretik erreserbatu beharko dira Basque Mountains web orrian. Kontzertuetarako eta egunean zehar herrian egongo diren azokarako eta umeentzako ekintzetarako, sarrera librea da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak