→Zeberio

Medikua “egunero” egotea eskatzeko bigarren kontzentrazioa deitu dute Zeberion

Zeberion mediku falta salatu eta osasun eredua berritzea eskatzeko bigarren kontzentrazioa egingo dute udaletxe parean ostiral honetan, ekainaren 8an, 19:30ean

Joan den ekainaren 29an lehenengo elkarretaratzea egin zuten // EH Bildu Zeberio

Zeberion mediku falta salatu eta osasun eredua berritzea eskatzeko bigarren kontzentrazioa egingo dute ostiral honetan, uztailaren 8an. “Osakidetzaren gainbehera bistakoa denez”, sistema publiko baten aldarria egiten jarraitu behar dutela adierazi du herriko EH Bilduk, eta Zeberion medikua “egunero” egon dadila eskatzeko deitu du elkarretaratzea udaletxe parean, 19:30ean.

Alderdiak uztailaren 5ean, ezohiko udalbatzan, aurkeztu zuen Lehen Arreta indartzearen aldeko mozioa, eta Zeberioko udal gobernuak (EAJ) ere babestu ditu eskaerok. Dokumentu horretan laburbildu dituzte erreibindikazio nagusiak. Gutxienez, “pandemia aurretiko mailari eusteko” Zeberioko Udala Osasun Sailarekin biltzeko deia egin dute, ondorengoak eskatzeko: Lehen Arreta “garai berrietara” egokitu eta arreta komunitarioa garatzea; aurrez aurreko kontsultei “lehentasuna” ematea eta telefono-kontsultak “eraginkorrak direnean bakar-bakarrik” erabiltzea; eta, prekarietatearen aurka, osasun-langileen artean “iraupen luzeko kontratuak lehenestea”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak