→Zeberio

Zeberioko umeek gaurtik aurrera jaso ditzakete Olentzerok udaletxean utzi dizkien opariak

Udaletxearen ohiko ordutegian (08:00etatik 15:00etara bitartean) batu ahal izango dira

Olentzero zeberioko frontoian // Artxibokoa

Zeberioko udaletxeak gaur (urtarrilak 5) zabalduko ditu ateak Olentzerok eta Mari Domingik haurrei ekarri dizkieten opariak batzeko. Abenduan, herriko umeek aukera izan zuten arkupeetan jarritako postontzian beren gutuna uzteko, eta orain, karta idatzi duten guztientzako egongo dira sorpresak. Udaletxearen ohiko ordutegian (08:00etatik 15:00etara bitartean) batu ahal izango dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak