→Zeberio

Esku-pilotako beteranoen finala jokatuko dute Zeberioko San Antolinetan

Irailaren 4an (igandea) esku-pilotako beteranoen finala jokatuko dute Zeberioko San Antolinetan. García eta Kantxo, Carrillo eta Larrinagaren aurka arituko dira herriko frontoian. Emakumezko profesionalek ere erakustaldia egingo dute: Aldai eta Gaminde, Arrizabalaga eta Mendizabalen kontra lehiatuko dira.

Zeberioko frontoia // Zeberioko Udala

Irailaren 4an (igandea) esku-pilotako beteranoen finala jokatuko dute Zeberioko San Antolinetan. García eta Kantxo Carrillo eta Larrinagaren aurka arituko dira herriko frontoian, 11:00etan. Egun berean jokatuko dituzte hirugarren eta laugarren postuetako partidak ere, eta emakumezko profesionalek erakustaldia egingo dute: Aldai eta Gaminde, Arrizabalaga eta Mendizabalen kontra lehiatuko dira.

Datorren asteko partiduak

Beteranoen kategoriako hirugarren eta laugarren postuengatik borrokatzeko norgehiagokak abuztuaren 23an (asteartea) eta 25ean (osteguna) jokatuko dituzte, txapelketako hirugarren jardunaldian, Zeberion. Asteartean, 19:00etan, Gorostiaga (Galdakao) eta Zabaleta (Amurrio) neurtuko dira Zaratamoko Mardaras eta Urrutikoetxearen aurka. Ostegunean, Zaratamoko Iglesias eta Iglesias III arituko dira Dimako Beto eta J. Etxebarriaren kontra.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak