→Zeberio

Egitaraua | The Clayton, Deabru beltzak eta Asel txirrindularitza martxa egongo dira Zeberioko jaietan

Irailaren 1etik 5era bitartean ospatuko dituzte Zeberioko Sandonia jaiak. Txupina osteguneko 19:00etan botako dute, eta musikak girotuta, 21:00etan herri afaria egongo da festen lehen egunean.

2019ko Sandoniak // Geuria

Irailaren 1etik 5era bitartean ospatuko dituzte Zeberioko Sandoniak. Txupina osteguneko 19:00etan botako dute, eta musikak girotuta, 21:00etan herri afaria egongo da festen lehen egunean.

Erromeria, elektrotxaranga eta beste hainbat kontzertu prestatu dituzte ostiralean eta larunbatean zehar. Muxutruk, The Clayton, Sofokaos eta Beranduegi taldeek joko dute, besteak beste.

Larunbatean bakailao, paella eta tortilla txapelketak egingo dituzte eta astelehenean, indaba jana, bingo musikalarekin eta Debru Beltzak taldearen erakustaldiarekin jaiei amaiera eman baino lehen.

Txirrindularitza eta eskupilota txapelketak ere egongo dira 2022ko Sandonietan. Larunbatean, Asel txirrindulari martxa egingo dute: herriko plazan hasi eta bukatuko da ibilbidea, Santa Kurtzetik eta Ugaotik igaro ondoren. Mandoia Zeberio taldeak antolatuta, berriz, ostiralean eta igandean esku-pilota partidak egongo dira.

ZEBERIOKO JAIAK 2022

Irailak 1, osteguna
19:00 Txupinazoa
19:00 Txubel eta Buruhandiak
20:00 Kittu musika taldea
21:00 Herri afaria (txahala)

Irailak 2, ostirala
10:00 Kalejira, trikitilariekin
12:00 Laura Orueren aldeko XXII. urteurreneko meza
13.30 Helduentzako luntxa
13:30 Trikipoteoa
15:00 Jubilatuen bazkaria
17:30 Herriko jubiltuen mus, tute eta briska txapelketa
18:30 Esku-pilota (Mandoia Zeberio pilota elkartea)
20:30 Playback lehiaketa
*Erabiliko den abestia pendrive batean grabatu eta udaletxera eraman behar da. Azken eguna, abuztuaren 23a. Taldeak adinen arabera egin behar dira, eta sariak ere horren arabera banatuko dira: 0-11 urte, barraketarako fitxak; 12-17 urte, 50 eurotan baloratutako saria; 18 urtetik gorakoentzako, 100 euro
22:00 Erromeria: Muxutruk taldea
00:00 DJ Marianpolleta eta Masha

Irailak 3, larunbata
10:30 Umeentzako Asel txirrindulari martxa
*Ibilbidea Zeberioko Plaza – Santa Kurtze –  Ugao –  Zeberioko Plaza. Aukera dago edozein lekutan txirrindulari martxan sartzeko. Derrigorrezkoa izango da kaskoa eramatea.
14:00 Bakailao, patata tortilla eta paella txapelketak
*Bakailaoa: lehenengo saria, 150 euro; bigarrena, 100 euro; hirugarrena, 70 euro
Tortilla: lehenengo saria, 50 euro; bigarrena, 40 euro; hirugarrena, 30 euro
Paella: lehenengo saria, 75 euro; bigarrena, 50 euro; hirugarrena, 35 euro
19:00 Elektodapo elektrotxaranga
20:00 Sexu bizi bitxi furgoneta
23:00 Kontzertuak: The Clayton, Sofokaos, Beranduegi, DJ Balkiria

Irailak 4, igandea
10:00 Kalejira
11:00 Azoka
11:00 Esku-pilota (Mandoia Zeberio pilota elkartea)
13:00 Meza
18:30 Potxin eta Patxin pailazoak
20:00 Antzerkia: Este chico no tiene cura (gaztelaniaz)

Irailak 5, astelehena
12:00 Umeentzako jolasak (giza futbolina)
13:00 Trikipoteoa
15:00 Indaba jana lagun artean
17:00 Bingo musikala
19:00 Orkestra elektrotxaranga
22:00 Deabru beltzak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak